2021/02/07

Beduola Elkartearen erakusketa eskolan

 

Kaixo guztioi!! 2. mailako ikasleak "Boga, boga marinela" lantzen ari gara eskolan eta gaiari lotuta gure herriko Beduola Elkartearen lana ikusteko aukera izan dugu. Pandemiaren eraginez ezin izan dugu elkartearen gunera joan, eta horregatik  eskolara beraien lana ezagutzeko hainbat pieza eta panel informatibo ekarri dizkigute. Bi astez gure pasiloetan ikusgai egon da erakusketa; bertan hiru anai batelaren maketa edota itsasoan erabiltzen diren soka-korapilo ezberdinak ikusteko aukera izan dugu.  

Milesker BEDUOLA ELKARTEARI eskaini diguten aukera zoragarri honengatik. Ea egunen batean (pandemiak uzten badigu) zuen lana ikusteko aukera daukagun. 

Eskerrik asko, LH 2. mailako ikasleak.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina