2017/11/26

ANTXUMEAK LH1 2017/11/23

    Joan den ostegunean, gure kide den Unai Manzisidorren aita, Manu, etorri zen guregana hiru antxume  kaxa baten barruan sartuta.
LH1eko ikasle guztiok areto handian elkartu ginen eta hiru antxumeak ikusi eta ikutzeko aukera paregabea izan genuen.
  Bukaeran, Manuk, antxumeei buruz egindako galdereei erantzun zigun, eta animali honen informazio interesgarria jaso ahal izan genuen.
     Gurekin bukatu ondoren hiru urteko haurrei ere aukera berdina eskeini zien.
                         
             Zein jatorra eta eskuzabala zaren Manu!

        


 
                Mila esker!

2017/11/14

2017-11-10 Bi afrikar eta hainbat hizkuntza LH1B

       Ostiral  arratsaldean, Maimouna  (Xeberen ama) eta Samia (Djoumanarena) gelara etorri zitzaizkigun beraien jaioterrien berri ematera.
Biak afrikarrak dira, bata Senegalekoa eta bestea berriz Argeliarra.
Makina bat galdera egin genizkien: beraien ohiturak, elikadura, bertako eskolak nolakoak diren...
Tarte horretan bost hizkuntza desberdin erabili genituen gure gela barruan.
                         Euskara: geurea, egunero erabiltzen duguna. 
                         Gaztelera: guk beraiekin komunikatzeko erabilitakoa.
                        Arabiarra: Samiaren ama hizkuntza,  abesterakoan, zenbakiak kontatzerakoan..erabili  zuena.
Pulaarra: Maimounaren ama hizkuntza, berdina egiteko erabilitakoa
                          Frantsesa: biak elkarren artean komunikatzeko erabiltzen dutena.
Oso atseginak dira eta gusto handiz asetu zuten gure jakinmina.
Bukatzeko bakoitzak bere herriko pare bat jolas ere erakutsi zizkigun.
Elkarrekin jolastu eta nahiko barre egin ondoren agurtu genituen gure bisitariak.

https://photos.app.goo.gl/lEm4W5e1n8jkYxww1

Argazki gehiago ikusteko egin klik goikoan.


Samia, Maimouna, mila esker!

2017/11/05

2017-10-15 Askizu/San Prudentzio LH1

 Udazkeneko egun zoragarria izan genuen Askizu eta San Prudentziora egindako irteeran.
   Iaz bertara eginiko ibilaldia baino luzeagoa izan da aurtengoa.
         Askizun hamaiketakoa egin eta nahiko jolastu eta gero, San Prudentzio auzora joan ginen. 
                             Han, bazkaldu ondoren, gozatzeko aukera ere izan genuen.



                                       Iaz baino gehiago nekatu ginen, baina merezi izan zuen!

2017/2018 Txakolina LH1D

        Mikelen ama, Eneritz, gure gelara etorri da txakolina nola egiten den erakustera.Mahatsak egiten duen bidea zein den azaldu digu. Bideo eta argazkien bitartez ikusi dugu prozesu osoa.
                                         Beraiek eginiko mostoa ere edan dugu.
                                                     Oso interesgarria izan da. 


Mila esker, Eneritz!

2017/11/03

MODELATEGIA 2.MAILA

Orain arte elkarrekin lanik egin ez badugu ere, zein ondo moldatu garen lehenengo tailerrean!! Primeran pasa dugu modelatzen!


2017/10/28

2017-2018 UITZI. 2. MAILA

Irrikitan geunden Peru-harrira iristeko Uitzitik igaro ondoren… azken aldapa igo eta beste mundu batean sartzea bezala da Peru-harri. Bertan, harria da protagonista: Perurenak jasotakoak, berak egindako trikuarri eta eskulturak… katapulta prestatzen lagundu genion harri mardula urrutira jaurtitzeko; ondoren, 7 kilo inguruko harria jaso genuen, eta herri kirolei buruz azalpenak entzunda, lezetik jaitsi ginen.
Menditik zehar, pagadi ederra gurutzatuta Uitzira iritsi ginen… eta gauean… pelikula ikusita diskotekan dantzan ibili ginen.
Gelako lagun guztiekin gaua pasa ondoren, bigarren egunean, tailerren eguna izan zen: kariokak egin genituen, eta Herri Kiroletan jolastu.
Bi egun ahanztezinak!


2017-2018 UITZI 2 B-D HERRI KIROLAK

2017-2018 UITZI. 2 B-D HARRIJASOTZAILEAK

2017/10/11

2017/09/29 LUDOTEKAN LH1

 
      Lehenengo mailako ikasleok egin dugu ikasturte berri honetako lehenengo irteeratxoa. Ludotekan izan gara, eta bertan, begiraleen aholkuak entzun ondoren, jolasean ibiltzeko aukera izan dugu.
Aurrerantzean eskolaz kanpoko zenbait ordutan  joan gaitezkela esan digute gainera.




Guk primeran ikasi dugu bidea!

2017/10/05

2017/06/21

2016-2017 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA


https://goo.gl/photos/JHfxsAGnqAodbqFp8

Txanelako elikaduraren gaiarekin lotuta, gure lehen mailako ikasleek "hamaiketako osasuntsua" egin zuten. Horrela liburuetatik ikasitakoa errealitatean dastatzeko aukera eduki zuten. Era honetara ez zaie ahaztuko elikagai bakoitzaren zaporea. Dena goxo-goxoa zegoen!

Argazki gehiago ikusteko egin klik ondoko argazkian.

2017/06/19

2016-2017 EKAINBERRI 1 MAILA

Txanelako "Lehen gizakiak" gaia sakontzeko eta gehiago ikasteko Ekainberrira bisita egin genuen.

Bertan lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen. Primerako eguraldia egin zigun, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bertako begiraleei. Ikasi eta ondo pasatu, aze pagotxa!

Argazki gehiago ikusteko egin klik ondoko argazkian.

2017/04/10

TXORI TXIKIA ANTZERKIA (2 C)

Antzerkiak kontatzen duenak behin eta berriz errepikatzen den gertaera batean du oinarria. Txorikume batek garaiz baino lehen kabitik alde egin du eta ailegatzen da gelara. Bertan apupilo hartzen dugu hegoak sendatu arte. Pasa den urtekoari Pepito izena jarri genion. Umeek urtero berridazten dute istoria emandako eskema bat jarraituz. Antzerkia beti berdin eta beti ezberdin suertatzen da. Bizitzaren ziklo bat bezala errepikatzen da beti ezberdin izanik.


2017/03/17

LH2KO IKASLEAK ITZURUNEN

Hilabete honetan , LH2ko ikasleak Itzurunera joan ginen arratsalde batean.Bertan, arte lanetan ibili ginen. Begira!begira!!

IMG_20170302_153446.jpgargazkiak

2017/03/16

LH1EKO ANTZERKIA



“Lehen gizakia” gaia amaitzeko, antzerkia egin genuen eta H.H.5 geletakoak gonbidatu genituen ikustera



 ARGAZKIAK