2024/03/19

LH2.PIRATEN ETXEA

 Otsailaren 26-27 eta 28-29an Piraten etxean egon ginen. Zumaiatik irten eta 40 minutu pasa eta gero 3 piratek bidea oztopatu eta beraien etxera eraman gintuzten. Bertan maletak utzi eta gure etxebizitza berria ezagutu genuen. Ondoren , piratek dituzten ohitura batzuk erakutsi zizkiguten, dantza eta jolas ezberdinen bitartez.

Arratsaldean, Pasai San Juan-era jeitsi ginen autobuses eta bertako kale zahar eta misteriotsuetatik igaro ondoren, txalupa batean sartu gintuzten; Pasaiako portua eta bertan lan egiten zuten beste pirata batzuk ezagutzeko asmoz. Esperientzia zoragarria izan zen eta primeran pasa genuen.

Piraten etxera bueltatzean, afaldu ondoen mozorrotu eta gaubela egin genuen. 0:00 aldera lokartu ginen piratok baina baten bat, begi bat zabalik lokartu zen eta besteren bat, hor ibili zen bueltaka gaiztakeria bat pentsatzen.

Hurrengo goizean, 7.45 aldera esnatu ginen piraten musika martxosoarekin. Gosaldu eta piraten altxorra bilatzeko pistak aurkitzen hasi ginen taldeka. Eta azkenik, lortu genuen! Piratak gara!Izugarrizko esperientzia izan zen. Orain prest gaude abordatzeko!