2021/05/17

LH 2.mailakoak goizpasa egin dugu Zumaia ingurutik

 

Kaixo irakurle, aurreko ostiralean 2.mailakoak goizpasa egin genuen eskola inguruko lekuak ezagutzeko asmoz. Herriko baratza publikoak bisitatu genituen, baita barrutik ikusi ere. Basusta gainako bidean ederki pasa genuen ardiak, behiak, astoa eta zaldiak ikusten. Marrubiak dastatu genituen, baita lore batzuk ere. 

Ondoren hamaiketakoa egitera Kantauri plazara eta Gernika parkera joan ginen. Jolas eta jolas aritu ginen toki batean eta bestean. 

Ikusi gure azgazkietan zeinen ondo ibili ginen.












2021/05/05

LH 2.mailakoek txokolatezko brownia egin dugu!!

Kaixo lagunak!!

Pasa den astean LH 2.mailako ikasleek txokolatezko brownia egin genuen mikrouhinean. Lehendabizi errezeta irakurri genuen, ondoren osagaien nahasketa prestatu eta bukatzeko mikrouhinean sartu genuen. Ze ondo pasa dugun sukaldari izaten. Ikusi, ikusi!!