2022/12/01

LH1eko IKASLEAK NAUTILUS MUSEOAN,MUTRIKUN.

Azaroan, Mutrikuko Nautilus museoan egon gara LH1eko ikasleak.

Bertan geoparkea ikertu dugu,fosilak ikusi ditugu eta oso joku interesgarriak egin ditugu.





2022/10/28

LH2 UDAZKENEKO IRTEERA

 Irteera polita egin genuen. 

Eskolatik Askizura joan ginen, bertan hamaiketakoa jan genuen eta pixkat jolastu eta gero San Prudentziora abiatu ginen, bertan intxaurrak bildu genituen. Bazkaldu Askizun egin genuen eta pila-pila jolastu eta gero eskolara bueltatu ginen.

Eguraldi zoroa egin zigun haizea,eguzkia,euria eta ostadarra ere ikusi genuen.


LH2A


LH2B





LH2C



2022/09/27

2022-09-23 Ikasturte hasierako irteera

 Ikasturte hasierako irteera egin dugu. Argazkietan ikusten duzuen bezala, gauza asko ikusteko aukera izan dugu. Primeran pasa dugu!



2022/06/21

SANTION GOIZ PASA 1 MAILA 2022

1 mailako ikasle eta irakasleok Santio hondartzara joan ginen goiz pasa egitea.

Bertan, pila bat jolastu genuen: hondarrean zuloak egin, eraikuntza txikiak ere, harriekin jolastu eta urarekin: ur ertzean eseri eta olatu iristean sortzen zizkigun zirrarak gorputzean…

Benetan, goiz zoragarria pasatu genuen elkarrekin…dena ezin kontatu eta hor daukazue bideoa ikusteko.

Uda datorrrrrela!

2022/06/19

BEDUAGAINERA TXANGOA

Orain dela gutxi, lehen mailako ikasle eta irakasleok Beduagainera txangoa egin genuen.

Abestiak esaten duen moduan, aldapa gora eta behera, izugarrizko sorpresak aurkitu genituen: zaldiak, ardiak, baratzak, landareak, tunela…

Bukaeran, parkean jolastu genuen, lagun harremanak sendotzeko eta lagun izaten ikasteko.

Primeran! Pasatu genuen!

2022/05/26

IGERIKETA 1. MAILA 2022

1.mailakoak maiatzean egunero igerilekura joan gara. 

Gustura parte hartu dugu ikastaroan eta igeri egiten ikasten ibili gara eta ostiraletan igerileku txikian jolastu dugu. 

Udarako prest gaude uretara salto egiteko!

                                                    1A



                                                                             1B



1C



2022/05/25

HAMAIKETAKO OSASUNTSUA 1. MAILA 2022

 Hau bai hamaiketako osasuntsua!

Gaian ikusitakoa aprobetxatuz, kriston hamaiketako gozoa eta osasuntsua prestatu eta jan dugu!


Ikusi gure argazkiak eta inbidia pixka bat pasa.



2022/03/14

UNIBERTSOA 2. MAILA

Txanelan, unibertsoa lantzen ari gara. Gauza asko ikasten gaude.

Gelan hormirudi batzuk egin ditugu eta horretaz aparte kohete eder bat ere egin dugu. 

                                               
                                              2A
 



                                                                    2B


                                                      2C


                                                            2D

             

2022/03/09

EKAINBERRI 1MAILA 2021-2022

Lehen gizakien gaia landu dugu gelan eta hori dela eta, Zestoako Ekain haitzuloaren erreplika ezagutzeko aukera izan dugu. Bertan kobazulo hormetan marraztutako zaldiak, bisonteak eta oreinak ikusi ditugu; baita, hartz hezur batzuk ere.

Gainera tailerrean lehen gizakiak bezala, ikatzarekin eta buztinarekin  animaliak eta hormak marraztu eta margotu ditugu. Primeran ibili gara!

                                                            1A


                                               1B
              

                                                 1C          
         
         

2022/02/15

INAUTERIAK LH1 ZIKLOA 2021-2022

 

MAMOXARROAK

LH1


Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".


Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: "herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak" kaleratzen dira mamoxarro jantzita: Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko.


Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa.

 

TXATXOAK

LH2 



Lantz-en ospatzen diren inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.

Oihuka joaten dira kalean daudenak xaxatuz.

Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta buruan kono itxurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu galtza zuriekin.

2022/02/12

LIBURUTEGIRA BISITA: 1 MAILA

Azaroan liburutegia ezagutzera joan ginen, izan ere irakurtzen ikasten ari gara eta liburutegian nahi beste ipuin eta liburu ikusteko aukera izan genuen.

Gainera, liburutegiko karneta ateratzeko aukera ere izan genuen; eta hórrela, hemendik aurrera gure gustoko ipuinak har ditzakegu.

Gustora egon gara liburutegian goxo-goxo!

                                             1A


                                      1B


                                     1C



2022/02/10

1 MAILAKOen BISITA NAUTILUS MUSEORA: MUTRIKU 2022

Irteera polita egin dugu Mutrikuko Nautilus Museora. Bertan hainbat fosil ikusi ditugu, batez ere amonite erraldoiak. Gainera tailerrean bakoitzak bere fosila egin du eta poz-pozik bueltatu gara Zumaiara.

1A

 


1B


1C


2022/02/01

3. MAILAKOEN BISITA 1 MAILAKOENGANA: LIBURU ERRALDOIA

3.mailakoak etorri zaizkigu Zumaiari buruz sortu duten liburu erraldoia aurkeztera.  Mikrofono eta guzti, sekulako informazio pila eskaini ziguten; hori da hori fundamentua! Gure herriari  buruz asko ikasi dugu. Mila esker!


1A

1B

1C


2022/01/22

DENBORAREN MAKINA LH1 MAILA 2021-2022

Ikusi zein polita geratu zaizkigun denboraren makinak.

Primeran pasa dugu lan hau egiten.

Hemendik aurrera leku ezberdinetara bidaiatzeko makinan sartuko gara  Fermin eta Maddalen bezala.

                                                                             1A


1B



1C


SUMENDIA LH1 MAILA. 2021-2022

Dinosauroen garaian ibili gara eta maketa egiterakoan sumendi bat ere jarri dugu bertan.

Amaieran esperimentu txiki bat  egin dugu sumendi bat nola lehertzen den ikusteko. 

1A 


1B



1C