2020/02/11

2020/02/11 Kira katu persiarra LH1B

  Oraingoan katu persiarra izan dugu gure artean. Maddik eta bere amak ekarri dute Kira gure gelara.  Mota honetako katuei buruzko hainbat ezaugarri ezagutu ondoren, banaka- banaka, besoetan   hartzeko aukera izan dugu.  
                                                                Ederki gozatu dugu!

Eskerrik asko familia!

2020/02/08

Zorritxo txikia ipuina

Buruan gauza asko daude. Batzuk barraun eta beste batzuk kanpoan, nahi ditugunak eta  hain atseginak ez direnak ere.
Oraingoan, zorritxarrez, eskoletan tarteka gertatzen den gai bati, bigarren mailako ikasle batek ipuin hau idatzi dio. Bertan, irudimen handiarekin, zorriekin kontu handia eduki behar dela deskribatzen digu, bestela,  ondorioak..... Ez noa ezer gehiago kontatzea. Irakurri eta ondorioak bakoitzak atera!

Oso ipuin xelebrea, bezain hezigarria! Zorrionak! Ai ba! Barkatu, Zorionak!


2020/02/06

2020/02 Inauterietako mozorroa LH1


MAMOXARROAK

     Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mamoxarro jantzita. Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Zazpi geratzen dira herrian, antzina zeuden sei pareetatik.
Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa.

MUSIKA: POLKA PIK

                                      

2020/02 Inauterietako mozorroa LH2


TXATXOAK 

          Lantz-en ospatzen diren inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.Oihuka joaten dira kalean daudenak xaxatuz. Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta buruan kono itsurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu galtza zuriekin.

MUSIKA:  ZAZPI JAUZIAK








2020/01 Bideo grabaitzailea gure gelan LH1B

        Gorka, gure gelako Aianen aita, bideo bat grabatzen izan zen gure artean: Eskolako ikertzaileak.
Egun batzuk pasa ondoren grabaketa erakustera etorri zen berriro ere eta izugarri gustatu zaigu.
                                      Misterioaren  jarraipenaren  zain gaude! 
                                     
                                         

                                                   Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Mila esker, 
Gorka!

2020/02/04

2020/01/27 Kontsumo tailerrak LH1


Urtarrilaren bukaeran bi tailer desberdinetara joateko aukera izan genuen.
1.- JOSTAILU ETA JOLASAK
Lagun artean jolasteko jostailu eta jolas desberdinak aztertu genituen.
Bukaeran “Oca” erraldoi bat osatu genuen guztion artean gelan eta patioan jolasteko.
2.-JANARIA
Osagai desberdinak aztertu ondoren, osasuntsuenak aukeratu eta madalenak egin genituen, gelako alergia arazoak ekidituz.

2020/02/03

2020-01-24 BISITARIAK ESKOLAN






https://photos.app.goo.gl/7ZRfkdxrNtWbhNCE9
Urtarrilaren 24ean bisitariak eduki genituen gure eskolan.Boga boga mariƱela gaiarekin aritu gara eta ikasle baten aitonak itsasontzien maketak ekarri zituen.Nola egiten dituen esplikatu zigun eta oso gustura egon ginen esplikazioak entzuten.

2020/02/01

2020/01/23-24 Ekainberri LH1

Urtarrilaren bukaeran Zestoara joan ginen autobusez Ekainberriko kobazuloak  ezagutzera. Iritsi ginenean, herritik kobazulorantz abiatu ginen . Bidean, Lili museoa ere ikusi genuen.
Ekainberrira iritsi ginenean,  lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen.  Kobazuloaren barruan garai haietako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen, baita hartz baten hezurrak ere.
Kanpoko  tailerrean berriz, geu aritu ginen marrazten, buztinarekin jolasten eta esperimentatzen.




Horrez gain,  parkean bazkaldu ondoren, jolasean bapo ibiltzeko ere nahiko denbora izan genuen.
Egun ederra pasa genuen!