2019/12/29

2019/12 SUMENDIA LH1


Dinosauroen gaian murgildurik, esperimentu bat egin dugu. Esperimentu honi esker, benetako sumendiak nola lehertzen diren ikusi dugu. Horrela, sumendi baten kraterretik laba nola ateratzen den irudikatu dugu. 

Izugarri gozatu dugu!

2019/12/18

LH2 ESKOLA BIDEAK



Azaroaren 25,26,27 eta 28an guraso elkarteko kide batekin eskola bideak proiektua ezagutu genuen eta bidean pegatinak itsasten ibili ginen  .
Orain proiektua ezagutu ondoren ea animatzen garen egunero elkarrekin eskolara joaten!!

2019/11/17

2019/10/25 TXORI DOINUAK LH1B





Bisitariak izan ditugu gelan!
Izarok eta Anerrek  beraien etxeko txoriak ekarri dituzte gure artera.
Kostata baina, azkenean, doinu zoragarriak entzuteko aukera izan dugu.




2019/11/16

2019/11 DENBORAREN MAKINA LH 1

Hiruhileko honetan  LHko 1. mailako ikasleok denboran zehar bidaiatzeko gelako denboraren makina eraiki dugu.   Makina honi esker historiako garai desberdinetara bidaiatzeko aukera izango dugu. Dinosauroen garaian ibili gara,   beraz, makina badabil!

2019/10/25

2019-10-14 LH1 ASKIZU


Udazkeneko egun haizetsua izan da aurten Askizura joateko aukeratutakoa.   Hala ere, ederki pasa dugu: naturarekin harreman zuzenean ibili gara. Bidean mahastiak, behiak eta ardiak topatu ditugu eta  animaliak perratzeko tresna  zein beste hainbat kontu berri ezagutzeko aukera izan dugu.
Eta garrantzitsuena: Haizeak ez du eraman inor!

2019-10-15 UITZI LH2C,D




Hemen dituzue Uitziko argazkiak.Peruarrin egon ginen, mendian egon ginen eta eskulanak egin genituen.

Oso ondo pasa genuen!

2019/10/22

2019-10-14 UITZI LH2 A,B



                                                                                     


Urrian Uitzin egon ginen.

Begira ze ondo pasa genuen!!

2019/09/30

2019/09 LH1 LUDOTEKA

Lehenengo mailako ikasleok egin dugu ikasturte berri honetako lehenengo irteeratxoa. Ludotekan izan gara, eta bertan, begiraleen aholkuak entzun ondoren, jolasean ibiltzeko aukera izan dugu.
Aurrerantzean eskolaz kanpoko zenbait ordutan  joan gaitezkela esan digute gainera.


2019/09/15

2019-09-13 LH1B Olarro eguna

Irailaren 14an ospatu genuen Zumaian Olarro eguna, baina Xuban Martijaren familiari esker, gu egun bat lehenago hasi ginen olarrua dastatzen. Bere aiton-amonek harrapatutako olarruarekin
amak brotxetak prestatu eta gelara ekarri zizkigun. Ikasle gutxik probatu zuten kutixia baina ezer ez zen alferrik galdu, irakasleok eman genion eta bukaera.


                               
       

2019/2020 LH1 IKASTURTE HASIERA

Bukatu dira udako oporrak. Iritsi zaigu iraila eta oraingoan  talde eta irakasle berriekin gainera.
Poz-pozik eman diogu hasiera ikasturte berriari!


2019/06/19

LH2B Unibertsoaren sorrera(2019-06-19)

Gaur bisita interesgarria izan dugu gelan; Martxelen familiako Itxaso eta Aritz etorri dira material pila batekin eta unibertsoaren sorrera izan da aurkeztu diguten gaia. Oso dibertigarria izan da saioa,hainbat eta hainbat esperimentuz baliatu baitira guk dena ulertzeko. 
Arretaz jarraitu dugu emandako informazioa eta  lehen zikloan ikasitakoa gogoratzeaz gain, kontu berriak ere ezagutu ditugu.

Itsaso eta Aritz: lan izugarria hartu duzue saio interesgarria eta dibertigarria bihurtzeko.
Pozik eta arretaz jarraitu dugu zuek esandakoa.
Mila esker !

2019/06/03

LH1 ORIO

LH1 ORIO

Maiatzaren 13an  Oriora joan ginen autobusez. Eguraldi ederrarekin heldu ginen herrira. Goiz partean herriko tirolina duen parkean ibili ginen. Hondartzarako bidean gindoazela hegazti ezberdinak ikusteko aukera izan genuen. Hondartza inguruan bazkaldu eta harezko parkeetan jolasean aritu ginen.
Primeran pasa genuen!

2019/05/19

LH2 Cristina-Enea (2019-05-14)

          Oraingoan Donostiara joan gara trenez. Lehendabizi , eta Cristina-Enea parkera joan aurretik, bidean dagoen jolas-parke handi batean geratu gara. Bertan hamaiketakoa egin eta bapo jolastu ondoren, parkerantz abiatu gara. Iritsi orduko  zarata handi bat entzun dugu zuhaitz baten goikaldean: pauma bat! Ederra festa!
         Parkean zehar hainbat  hegazti ikusteko aukera izan dugu, baita dortoka bat ere. Gero, hostoen bilketan aritu ondoren, zelai zabal eta eder batera abiatu gara bazkaltzera. Gaurkoan  ere eguraldia zoragarria izan dugu eta egun ederra pasa ondoren, trenerantz abiatu gara Zumaiara itzultzeko.


2019/05/11

LH2 Ordizi-Arama (2019-05-06)

         Azken hiruhilekoaria eman diogu hasiera ederra. Eguraldi zoragarria lagun izanik, autobusez Ordizira joan gara lehendabizi. Hango parke eder batean hamaiketakoa egin eta jolasean ibili ondoren, Aramara igo gara autobusez.  Frontoi estalian eta jolas parkean nahikoa jolastu dugu eta baita gozatu ere.

2019/04/05

LH1 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA



LH1 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA




Gorputza zain dezagun gaia lantzen aritu gara, eta amaitzeko denon artean hamaiketako osasuntsua prestatu dugu. 

2019/04/01

LH2B Fisioterapeuta gure gelan. 2019/04/01

          Gaur gure gelako Andderen ama, Eneritz, izan dugu gure artean. Fisioterapeuta da bera eta gure osasunean eragin baikorra izango duten  hainbat aholku garrantzitsu eman dizkigu. Alde batetik esertzerakoan postura egokiaren garrantzia argitu digu, bestetik kumunean  nola esertzea komeni zaigun ere adierazi digu. Primeran eman dizkigu  argibide guztiak eta garbi geratu zaigu.


Mila esker Eneritz!

2019/03/24

LH2- TAILERRAK 2018/19

Eman diegu hasiera aurtengo tailerrei. Aurrerantzean, hauei esker,
lau geletako taldeak zeharo nahastu eta hainbat ekintza aurrera eramanaz, gozatuz eta jolastuz, guztiok elkar hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.

1.Tailerra: Eskulanak


2. Tailerra: Miró eta Kandinsky


3.Tailerra: Txotxongilo antzerkiak


4.Tailerra: Geometria landuz


2019/03/11

LH2 BARATZA 2019/02


    Aurtengo baratzako lehen uzta jasotzeko aukera izan dugu oraingoan. Nekaneren laguntzaz, LHko ikasle guztien artean landatutako landareek bere fruitua eman dute.
    Guk seigarren mailako ikasleen laguntza ere izan dugu lan horietan jarduteko orduan.  
    
     Hauek izan dira Sagarbideko ikasle guztien artean egindako lanak:
           Negutegian :Erremolatxa, uraza reta lore haziak erein.
                               Uaza eta espinakak landatu.
                               Larrosa aldaxkak sartu.
           Baratzean berriz: Ilarra, baba handi eta garia erein.
                                       Tipulina, marrubi, baratxuri, mizuna, mostaza eta espinakak landatu.
           Horrez gain hainbat lore, sendabelar, usaindunak  e.a. ere landatu ditugu.

   Txanda honetan bildutako barazkiak( letxugak, espinakak eta baratxuri freskoak) irakasleen artean saldu ditugu.

  
 Seigarren mailako gure laguntzaileei eta baratzako arduraduna  den Nekaneri:

Mila esker!

2019/02/28

LH1 MAILA TALOAK EGITEN


LH 1 MAILA TALOAK EGITEN

Orea ondo landuta taloari forma erraz- erraz eman diogu. Oso goxuak atera dira.


LH 1 ANTZERKIA


LH1 ANTZERKIA

Lehen gizakiak gaian murgilduta antzerkia prestatu dugu. 5 urteko gelakoak gonbidatu ditugu eta ederki pasa dugu aktore lanetan ihardun dutenei esker.

.

EKAINBERRI LH 1 MAILA


LH 1 MAILA EKAINBERRIN


Otsailaren 13an 1.maila A eta D taldekoak, eta 14an 1.maila B eta C taldekoak Zestoara abiatu ginen. Ekainberri museoa ikusi eta gero herriko plazan bazkaldu genuen. Primerako eguraldiaz gozatuz, oso pozik eskolara bueltatu ginen.