2018/12/17

2018/12/13

LH2B Antxumeekin 2018/12

Aurten ere, gure gelakide Unaien gurasoei esker, Santa Klarako antxume berriak geure  artean izan ditugu. 
Ederki goxatu ditugu!


Nerea eta Manu:
ESKERRIK ASKO



2018/12/12

2018/11/06

LH2 LIBURUTEGIAN 2018/10



         Aurten ere Zumaiako liburutegian izan gara, eta bertako arduradunak funtzionamendua eta arauak azaldu ondoren, tartetxo batean  irakurtzen jardun gara. 
         Zein gustura egon garen!  Berriz ere itzultzeko gogoz geratu gara!



LH2 ESKOLA BIDEA 2018/10


         Oraingoan, Guraso elkarteko kide den Ane Grijalba izan dugu gure artean, dagoeneko abian den Eskola bidea proiektua guri azaltzeko.
   Proiektu honen helburua  honako hau da: “Ibilbide konkretuak, aurrez finkatuak, markatuak eta dinamizatuak, zeintzuetaz baliatu daitezkeen eskola-umeak, ikastetxeetarako joan-etorriak modu aktiboan egiteko; oinez, monopatinean edo bizikletan, betiere autonomiaz eta segurtasunez; halatan, espazio publikoaz baliatu eta gozatu ahal izatea berreskuratuz”.
Anek, proiektua dinamizatu nahiean, gelan azalpen txiki bat eman ondoren, eta Zumaiako planoen bidez geure geltokiak identifikatu ditugunean, kalera eraman gaitu eta elkarrekin margotu ditugu eskola bideko tarte bateko urratsak.
Pintura urdina eta berdea izan ditugu eskuartean. 
Ekintza honen ondoren, ea gero eta gehiago animatzen garen ibilbidea, taldeetan, geuk bakarrik egitera!
Ane, mila esker zure laguntzarengatik!

                                     

LH2 ZUMAIA ERDI AROAN 2018/10


          Aurtengo bigarren gaiari ekin diogu, Erdi Aroa hain zuzen, eta hasiera emateko modua aproposa izan da: Zumaiako alde zaharrean  ibili gara garai hartako eraikuntzak identifikatzen eta ezagutzen. 
         Gure ibilbidean,  mailakide  degun  Leiren ama, Margari, bere balkoira irten eta garai horretako eraikuntzen informazioa guri gelan azaltzea proposatu digu eta baita azaldu ere.
         Mila esker Margari!
         Gai interesgarria benetan! 
         Asko ikasi dugu!



2018/10/11

LH 1. maila AZKIZU ETA LUDOTEKA

Ikasturte berriari hasiera eman diogu bi irteera hauekin: Ludotekara bisita, eta Azkizuko ibilaldia.

Ludotekan gustora ibili ginen jolasak eta begiraleak ezagutzen. Eta Azkizun... primerako eguraldia izan genuen!



2018/10/07

2018-10 -3,4,5 LH2 UITZI

          Uitzira egindako irteera honen berezitasuna, lehen aldiz  gaua  etxetik  kanpo pasatzea izan da. Eguraldi zoragarria lagun izanik,  hainbat ekintza gauzatu ditugu eta izugarri gozatu dugu.
          Lehen egunean, Peru-Harri museoa ezagutu dugu. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, Perurena harrijasotzaileak eta bere alaba Maitek emandako azalpenak atentzio handiz entzun ditugu, eta  harria izan da protagonista:
         Inaxio berak bere bizitzan jasotakoak, azken urte hauetan berak egindako eskulturak, berak margotutakoak... Aho zabalik geratu gara, batez ere, geure laguntzaz, eta gure irakasleen azken bultzadarekin, harria jaurtitzeko katapulka prest jarri eta harria bota duenean. Horrez gain, baserria barrutik ezagutu dugu eta baita aintzinako “Mantaren jolasean” aritu ere. Bertako katuak ere, gutako bati baino gehiagori, janaria lapurtu dio! Ondoren bazkaldu eta gure begirale Manex eta Itsasneren  laguntzari esker , Uitzi aldera  oinez abiatu gara eta mendi buelta  ederra egin dugu, basoa zeharkatuz.
        Uitziko barnetegian  primeran pasa dugu jarduera desberdinetan ( jatorduak primerakoak izan dira, baita jolasak, pelikula, diskoteka eta tailerrak ere).
Gaua ere primeran pasa dugu lagun artean!
Esperientzia ahaztezina benetan!

LH2A-LH2B ARGAZKIAK                                                  LH2C-LH2D ARGAZKIAK
                                                                                                 LH2C-LH2D BIDEOAK
LH2A-LH2B  BIDEOAK



2018/10/02

LH2 IKASTURTE HASIERA 2018/2019

      Iritsi zaigu Iraila eta , aurten ere,ederki eman diogu hasiera ikasturte berriari,
Sagarbideko eraikuntzan gainera!
      Primeran gabiltza bai ikastetxe barruan eta baita kanpoko jolas-gune desberdinetan ere.




2018/06/21

2018-06-15 LH1 Sagarbide ezagutzen

Ikasturtea amaitzear dago eta gu Sagarbidera joan gara, 2.mailako gelak ezagutzera.
 Kurtso berria, eraikuntza berria...


                                    Ea datorren ikasturtea aurtengoa bezain ona izaten dugun!

2018/06/19

2017-2018 IKASTURTE AMAIERA

2017-2018 Ikasturte amaieraren adibide gisa 2. mailako ikasle guztiok elkarlanean egin dugun lan baten bideoa duzue hau. Lau geletako haurrak nahastuta, primeran pasatu dugu txotxongilo lan hau egiten, beste lan guztietan bezala. Elkar hobeto ezagutu dugu eta datorren ikasturtetik aurrera oraindik eta hobeto ibiliko gara.

2. mailan oso ondo pasatu dugu eta eskerrik asko irakasleei hainbeste erakutsi digutelako.



2018/06/11

LH1 OLINPIAR JOKOAK 2018-06-07

   Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleok Grezia eta Erromako zibilizazioak izan ditugu aztergai oraingoan. Hala, gaiaren proiektuari jarraituz,   olinpiar jokoak zer diren ezagutu dugu, eta baita eskolako jolas lekuan geure olinpiadak egin ere. Sokatira, txapel jaurtiketa, lokotx bilketa edota errelebotan korrika lasterketa izan dira, buruturiko probak. Amaieran, eta benetako olinpiaden antzera, dominak jaso ditugu.
Argazkietan ikus daitekeen moduan, ederki pasatu  dugu!

2018/06/10

LH1B LEHEN SOROSPENAK 2018-06-06

     Joan den astean, gure ikaskide den Juneren izeba Ana eta osaba Asier lehen sorospenen inguruan hainbat argibide ematera etorri ziren guregana. Herizainak dira eta larrialdietako anbulantzietan bizitzak salbatzen saiatzen dira.
    Saioa oso interesgarria izan zen eta bai ikasle eta baita irakasleak ere, ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean. Banan bana praktikan jarri genuen egin beharrekoa. Horretarako, hainbat tresna ekarri zizkiguten:  benetako giza- irudia ematen zuen panpin erraldoi bat,  bihotza entzuteko eta martxan jartzeko tresna desberdinak, eskularruak, xiringak...beraien eguneroko lanean erabiltzen dituztenak. Horrelako gai garrantzitsua, modu dibertigarri batean lantzeko aukera eskeini zigun bikoteak.

                                                             Ana eta Asier, mila esker!

                                          

2018/05/25

LH 2 CRISTINA ENEA


Maiatzaren 23an  Donostiara joan ginen trenez. Aspaldiko partez eguraldi aparta izan genuen!

Tren geltokitik atera, Urumea ibaia zeharkatu eta Cristina Enean izan ginen. Hamaiketakoa eginez paumak ikusi eta bertako zelaietan jolasean ibili ginen. Bazkaltzera Amarako parkera jaitsi ginen. Zelako parkea!

Bere orduan, tren geltokian, zain geneuzkan ateak zabaldu eta agurtzeko bertako arduradunak. TXUU TXUU!! 

2018/05/20

LH1 ORIO 2018-05-7

    Maiatzari hasiera emanaz Oriora joan ginen, egun pasa, autobusez. Primeran pasa genuen bertan topatu genituen  jolas parkeetan. Eguraldia ere paregabea izan genuen.
Gainera, hondartza aldera hurbildu ginenean, zeruan zer ikusiko eta...parapenteak, goitik behera, bat bestearen atzetik.
Gelditu ere egin gabe ibili ginen jolasean eta izugarri gozatu genuen!


Aupa Orio!

2018/03/24

LH1 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA 2018/03


Lehenengo mailan Giza Gorputza gaia landu dugu eta elikagaien piramidea kontutan harturik, elikadura osasuntsua nolakoa den ezagutu dugu.  Ondorioz, eta ezagupen horiek praktikan ipiniz, hamaiketako osasuntsua antolatu dugu; plangintza eginaz, lanak banatuz...
Hona hemen argazkiak eta bideoak ere!



BIDEOA LH1A




ARGAZKIAK


BIDEOA LH1B

LH1D Nagoreri esker, geu ere musikari! 2018-03-08

Martxoak 8an, Maialenen ama, Nagore, etorri zitzaigun tronboia jotzera.
Hainbat musika tresna erakutsi zizkigun, metalezko eta egurrezko haizezkoak hain zuzen ere.
Partiturak nolakoak ziren eta atrilaren bidez nola erabiltzen ziren ere azaldu zigun.
Berak tronboia eta guk beste instrumentoak erabiliz, abesti bat jo genuen. 
Berari esker, musikari bihurtu ginen geu ere!
 Tronboia nola jotzen den frogatzeko aukera ere izan genuen!


Hona hemen argazkiak eta bideoa. 
Zein ondo pasa genuen partekatu nahi dugu zuekin.


Eskerrik asko Nagore!

LH1B ITSASO ETA BERE ARRAINA 2018-03-22

Azken hilabete honetan gure gorputza hobeto ezagutzen aritu gara
eta ,egia esan , asko ikasi dugu.  Baina zeharo baliotsua izan da guretzat, Martxelen amak, Itsasok, eskaini digun saioa.Bi txandetan, arrain bat esku artean eta bisturi baten bidez, arrainaren zati guztiak ikusi ahal izan ditugu: kanpotik (burua, enborra, begiak, ahoa, zakatzak, alboko lerroa, hegalak, ,buztana, ezkatak..) eta , bisturia erabiliz, baita barrutik ere( hezurrak, muskulua, bihotza, gibela, este lodi eta meharra, uzkia...)
Aurrerantzean, arrain baten ezkata bat hartu eta bere adina jakiteko gai izango gara gainera!


Itsaso, izugarri gozatu dugu  eskeini diguzun saio interesgarri horrekin!
Mila esker!

2018/03/23

LH 2.maila 2018/3/15


EHUNGINTZA, ezagutzen ez genuen baina asko gustatu zaigun ekintza!

2. mailako ikasleak gara, eta 2. hiruhileko honetan berriro mailakide berriak ezagutzeko aukera izan dugu EHUNGINTZA tailerrari esker. Kolore ezberdinetako artileak erabiliz, "telar" txikietan poltsatxoak, lepokoak, eskumuturrekoak... egin ditugu. Oso gustura aritu gara, elkar ezagutuz eta lagunduz,  lan talde ezberdinetan.

2018/02/26

LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1C 2018-02

Zein ondo pasa dugun antzerki saioa prestatzen eta baita antzezten ere.
Hona hemen gure emanaldiaren  zenbait argazki.




2018/02/23

LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1A 2018-02


Izugarri gozatu dugu antzerki saioa prestatzen , baita emanaldietan ere eta zuekin konpartitu nahi dugu.



LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1D 2018-02


 Ikusi....ikusi grabatu dugun  antzerki saioa!





LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1B 2018-02


Hona hemen azken hilabetean aurrera eramandako hainbat lanen irudiak. 
Ea gustatzen zaizkizuen!
             
ARGAZKIAK

                                                                     


2018/02/20

EKAIN BERRI LH1 2018-01-31

  Azken hilabete honetan, eta guk egindako  Denboraren makinari esker, Lehen  Gizakien garaian ibiltzeko aukera izan dugu  eta orduko ohiturak , bizimodua e.a.  ezagutzen  jardun gara. Izugarri gozatu dugu ekintza desberdinetan: solairuko pasiloa eta ateak aurrehistoriako  gizakien modura   apaindu ditugu, antzerki saioa prestatu ondoren beste mailetako taldeak gonbidatu ditugu  saioa ikustera eta gaiari  buruz gehiago ezagutzeko eta gehiago ikasteko Ekainberrira bisita ere egin genuen.

  Egun pasa, Zestoara joan ginen  autobusez. Herriko parke batean nahiko jolastu ondoren,Ekain-berri kobazulora abiatu ginen oinez. Bidean Lili museoa ere ikusi genuen.
Ekain Berrira iritsi ginenean,  lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen.  Kobazuloaren barruan garai haietako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen, baita hartz baten hezurrak ere.
Kanpoko  tailerrean berriz, geu aritu ginen marrazten eta buztinarekin jolasten eta esperimentatzen.
Horrez gain, parkean jolasean bapo ibiltzeko ere nahiko denbora izan genuen.


Neka-neka eginda itzuli ginen gustora!

2018/02/18

MARINAREN BISITA LH1 2018-01-26

  Duela gutxi, Marina  Prost Ukraniarra izan zen gure artean. Zortzi urte zituenetik , urtero etorri izan da Zumaiar famili baten etxera, udako bi hilabete pasatzera. Hori dela eta primeran daki euskaraz hitzegiten.  Zumaiar kuadrila ere badu. 

 Bere herrialdeko ohitura, hizkuntza  eta hainbat konturen berri eman  zigun. Bera hona etortzearen arrazoia ere argitu zigun.
Mila esker Marina, plazer bat izan da zu gure artean izatea.






                                                            Poka!     Hurrengo arte!




2018/01/31

INDUSKETA LH1 2018/01/25

        Lehen gizakiaren gaia lantzen ari garela eta, antropologa den Ane Manterola etorri da gure artera bere lanaren berri ematera.
       Kontu  interesgarriak entzun ditugu, eta baita  ikasi ere. Horrez gain, hainbat material ekarri ditu , Indusketa  aurrera eramatekoak, hain zuzen. Honi esker, teknika horretan  esperimentatzeko aukera izan dugu txandaka-txandaka: arrain hezurrak, harri bitxiak, bestelako hezurrak...
Emozio handia sentitu dugu brotxari emanaz zein material azalduko ote zen  pentsatuz!

Argazki gehiago ikusteko egin klik goikoan.

 Ane, oso garbi azaldu diguzu guztia. Mila esker!

2018/01/02

Jolas-tailerrak LH1 Lehen hiruhilekoa

    Pasa den hiruilekoan,  Irene eta Beñat  gure eskolan izan genituen beraien ikasketen praktikaldia betetzen. Lehen mailako gela guztietatik pasa ziren, astean bi saio, eta jolas-tailerraz gozatzeko aukera eman ziguten. Asteko saio  batean jolas matematikoak lantzen genituen; bestean, berriz, hizkuntz jolasak.

                                        Primeran pasa genuen beraiekin jolastuz eta  ikasiz.



Mila esker bikote!

2017-12-19 Sumendia LH1

    Dinosauroen gaia dela eta, sumendiei buruz hainbat informazio jaso dugu, eta horrez gain, gelan, esperimentu txiki bat aurrera eramanez, geure sumendia egin dugu.
Etxean errepikatu nahi izanez gero, primeran ikasi dugu zein material den beharrezkoa esperimentu hau egiteko. Gela guztietan landu dugun ekintza da, baina Andereño Arantzak bakarrik atera ditu argazkiak.



DENBORAREN MAKINA LH1 2017/11/27


      Urtean zehar landuko ditugun gaientzat behar beharrezkoa izango dugu gela bakoitzean  eraiki dugun “ Denboraren makina”. Izugarri gozatu dugu lan honetan.  Beste garai batzuetara atzera egiteko aukera emango digun makina da hau; dinosauroena, lehen gizakiena, erromatarrena, greziarrena...
Dagoeneko lehen gaia landu dugu, dinosauroena!
Gabonen ondoren, berriz, lehen gizakien garaira atzera eginez, haien berri jakiteko aukera izango dugu .
Hona hemen  prozesu honetan ateratako hainbat argazki!