2021/12/19

2. MAILA: IGERIKETA 2021-2022

Azaroaren 4tik abenduaren 1a, 2 mailako ikasleok Igeriketan ikasten eta hobetzen ibili gara Lubaki Kiroldegiko igerilekuan.

Hogei egun hauetan zehar, primeran pasatu dugu, gelakide guztiok batera ikastea, askoz ere errazago egin baitzaigu; eta gainetik uretako jolasetan elkarrekin ibiltzea askoz ere atseginagoa izan da.

Igeriketa lantzeaz gain, beste arlo garratzitsuak ere landu ditugu: Autonomia eta Higienea.

Eskerrik asko gure Igeriketako irakasleari!





2021/11/05

2. MAILA: ORDIZI-ARAMA IRTEERA 2021-22

Urriaren 27an Ordiziko parke batean eta Arama herrian egon ginen.

Lau taldeak elkarrekin joan ginen aspaldiko partez eta oso ondo pasa genuen.

Taldeko argazkiak hor behean dituzue, baina argazki gehiago ikusi nahiez gero, HEMEN sakatu

2A



2B


2C


    2D




2021/10/30

1 MAILAKOAK...LUDOTEKAN!!!

 Hemen gaude berriz ere! Aurtengo lehenengo irteeran ludotekara joan gara eta bertan  jolastuz oso ondo pasa dugu.

2021/10/27

1 MAILAKOAK JOLASTOKIAN 2021-2022

Oporrak bukatu dira eta patioa ezik beste guztia berria dugu: gela, andereƱoa eta taldeko lagunak. Goazen elkarrekin jolastera!



2021/10/26

GELAN JOLASTEN 1. MAILA 2021-2022

 Dagoeneko hasi gara gelakide berriekin patioan ez ezik, gela barruan ere  jolasten. 

Izan ere, jolas berriak ditugu eta hauekin asko ikasi eta goxatuko dugu.

2021/10/06

LH2. MAILAKOAK KARAKASERA... IUPI!

 

                Irailaren bukaeran karakas aldera joan ginen goiz pasa.

          Asko disfrutatu genuen, eta ederki ibili ginen jolasean.



2021/06/17

LH2.mailakoak Santiagoko Paduran eta hondartzan

 Kaixo lagunak!

Ikasturteari amaiera emateko 2.mailako ikasleak gure herrian dugun padura ikustera joan gara. Dunetatik ibili eta jarraian Santiagoko hondartzara joan gara. Bertan hamaiketakoa jan ondoren, hondarretan jolasean ibili gara: korrika, saltoka, eskulturak egiten... Ikusi zein ondo ibili geran. 

Ondo pasa udarako oporrak. Aioo!!








2021/05/17

LH 2.mailakoak goizpasa egin dugu Zumaia ingurutik

 

Kaixo irakurle, aurreko ostiralean 2.mailakoak goizpasa egin genuen eskola inguruko lekuak ezagutzeko asmoz. Herriko baratza publikoak bisitatu genituen, baita barrutik ikusi ere. Basusta gainako bidean ederki pasa genuen ardiak, behiak, astoa eta zaldiak ikusten. Marrubiak dastatu genituen, baita lore batzuk ere. 

Ondoren hamaiketakoa egitera Kantauri plazara eta Gernika parkera joan ginen. Jolas eta jolas aritu ginen toki batean eta bestean. 

Ikusi gure azgazkietan zeinen ondo ibili ginen.












2021/05/05

LH 2.mailakoek txokolatezko brownia egin dugu!!

Kaixo lagunak!!

Pasa den astean LH 2.mailako ikasleek txokolatezko brownia egin genuen mikrouhinean. Lehendabizi errezeta irakurri genuen, ondoren osagaien nahasketa prestatu eta bukatzeko mikrouhinean sartu genuen. Ze ondo pasa dugun sukaldari izaten. Ikusi, ikusi!!







2021/03/26

LH 2.mailakoak Eguzki-Sistema egin dugu!

Kaixo lagunak!
LH 2.mailan espazioaren gaia landu dugu azken hilabete honetan eta gauza pila ikasi dugu Unibertsoaren inguruan. Plastikan Eguzki-Sistema osatzen duten 8 planetak eraiki ditugu eta gure eskolako pasiloan zintzilikatu ditugu. Izugarrizko lana egin dugu, ez al zaizue iruditzen? Begira, begira!!

Ondo pasa opor luze hauek eta Apirilean ikusiko gara elkar. Aiooo









2021/03/10

LH 2D Martxoak 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Kaixo lagunak, astelehenean Martxoak 8 izan zen eta egun horretan EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen gelan. Gure bizitzan emakumeak zein garrantzitsuak diren ikusi genuen eta bakoitzak guretzako hain garrantzitsua den emakume baten erretratua egin genuen. Ikusi ze lan zoragarriak egin ditugun!!









LH 2B Martxoak 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Kaixo lagunak, astelehenean Martxoak 8 izan zen eta egun horretan EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu genuen gelan. Gure bizitzan emakumeak zein garrantzitsuak diren ikusi genuen eta bakoitzak guretzako hain garrantzitsua den emakume baten erretratua egin genuen. Ikusi ze lan zoragarriak egin ditugun!!



Orioko balearen antzerkia

 

Kaixo!! "Boga-boga marinela" bukatzeko Orioko balearen antzerkia egin dugu eskolan. Horretarako gidoia ikasi, eszenatokia eraiki eta amaieran antzerkia burutu dugu. Ederki pasa degu, bai!! 







2021/03/02

LEHEN GIZAKIAREN ANTZERKIA

 Lehen gizakiaren gaia bukatzen ari gara eta antzerkia egin dugu.Begira  nola jantzi garen antzerkia egiteko!!






2021/02/15

INAUTERIAK 2021

 Kaixo familiak!! Aurtengo ikasturtea arraroa izaten ari da, baina pandemiak ez gaitu Inauteriak ospatzeko aukera gabe utzi. Ez gara mozorrotu, ezta desfilean atera. Baina beste modu batean ospatu dugu gelan aurtengo festa. Lantzeko inauteriak landu ditugu gelan eta hainbat pertsonaia ezagutu ditugu; horien artean aurten mozorratu behar ginen TXATXOAK. 

Gure pasiloak marrazki, painelu eta txapela ezberdinekin apaindu ditugu. Gelan Txatxoek burusn eramaten duten txapela egin dugu eta ikusi zein dotore gauden gure artelanekin. 

Ondo pasa asteburu luze hau.






2021/02/07

Baleiken atera gara LH 2. mailako irakasleak

 Zumaiako Baleike aldizkarian LH 2. mailako ikasleek Zumaia herria eta itsasoaren arteko lanketaren inguruan idatzi dute. "Boga, boga marinela" gaia landu dugu eskolan eta honi lotuta Beduola Elkartearen lana ezagutzeko aukera izan dugu. Euskal arrantzanleek balearen ehiza nola egiten zuten, Ternua edota Kanada non dauden, munduko nabigatzaileak zein diren edota asko gustatu zaizkigun pirata eta kortsarioen inguruan asko ikasteko aukera izan dugu. 

Hau guztiaren inguruan artikulu bat idatzi du Juan Luis Romatet kazetariak Baleiken. Mila esker benetan gure lana Zumaiako herritarrei erakusteagatik!!! 






Santa Ageda bezpera

 

Kaixo! Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen Zumaia Herri Eskolako ikasleek. LH 2. mailako ikasleak Aita Mariko eskolara joan ginen lehen mailako kideekin batera Santa Agedako koplak eta bertsoak abestera. Ederki pasa genuen abesten eta gure makilak astintzen. Ikusi, ikusi!!








Beduola Elkartearen erakusketa eskolan

 

Kaixo guztioi!! 2. mailako ikasleak "Boga, boga marinela" lantzen ari gara eskolan eta gaiari lotuta gure herriko Beduola Elkartearen lana ikusteko aukera izan dugu. Pandemiaren eraginez ezin izan dugu elkartearen gunera joan, eta horregatik  eskolara beraien lana ezagutzeko hainbat pieza eta panel informatibo ekarri dizkigute. Bi astez gure pasiloetan ikusgai egon da erakusketa; bertan hiru anai batelaren maketa edota itsasoan erabiltzen diren soka-korapilo ezberdinak ikusteko aukera izan dugu.  

Milesker BEDUOLA ELKARTEARI eskaini diguten aukera zoragarri honengatik. Ea egunen batean (pandemiak uzten badigu) zuen lana ikusteko aukera daukagun. 

Eskerrik asko, LH 2. mailako ikasleak.