2018/11/06

LH2 LIBURUTEGIAN 2018/10



         Aurten ere Zumaiako liburutegian izan gara, eta bertako arduradunak funtzionamendua eta arauak azaldu ondoren, tartetxo batean  irakurtzen jardun gara. 
         Zein gustura egon garen!  Berriz ere itzultzeko gogoz geratu gara!



LH2 ESKOLA BIDEA 2018/10


         Oraingoan, Guraso elkarteko kide den Ane Grijalba izan dugu gure artean, dagoeneko abian den Eskola bidea proiektua guri azaltzeko.
   Proiektu honen helburua  honako hau da: “Ibilbide konkretuak, aurrez finkatuak, markatuak eta dinamizatuak, zeintzuetaz baliatu daitezkeen eskola-umeak, ikastetxeetarako joan-etorriak modu aktiboan egiteko; oinez, monopatinean edo bizikletan, betiere autonomiaz eta segurtasunez; halatan, espazio publikoaz baliatu eta gozatu ahal izatea berreskuratuz”.
Anek, proiektua dinamizatu nahiean, gelan azalpen txiki bat eman ondoren, eta Zumaiako planoen bidez geure geltokiak identifikatu ditugunean, kalera eraman gaitu eta elkarrekin margotu ditugu eskola bideko tarte bateko urratsak.
Pintura urdina eta berdea izan ditugu eskuartean. 
Ekintza honen ondoren, ea gero eta gehiago animatzen garen ibilbidea, taldeetan, geuk bakarrik egitera!
Ane, mila esker zure laguntzarengatik!

                                     

LH2 ZUMAIA ERDI AROAN 2018/10


          Aurtengo bigarren gaiari ekin diogu, Erdi Aroa hain zuzen, eta hasiera emateko modua aproposa izan da: Zumaiako alde zaharrean  ibili gara garai hartako eraikuntzak identifikatzen eta ezagutzen. 
         Gure ibilbidean,  mailakide  degun  Leiren ama, Margari, bere balkoira irten eta garai horretako eraikuntzen informazioa guri gelan azaltzea proposatu digu eta baita azaldu ere.
         Mila esker Margari!
         Gai interesgarria benetan! 
         Asko ikasi dugu!