2023/06/21

LH2. ZUMAIARI BIRA

Ikasturtea bukatzen ari dela, gure herrian ezagutzen ez genituen zenbait leku bisitatu ditugu.

Datorren ikasturtean gehiago!







LH1. IRAKURKETA, DBH-KOEKIN LANEAN


Aurten, lehen mailako ikasleak, D.B.H ko 3. mailako ikasleekin irakurketa proiektu batean parte hartu dugu. Esperientzi oso aberatsa izan da eta bai ikasle eta irakasleok primeran pasatu dugu. Bikoteka irakurtzeaz gain, jolastu eta dantzatu ere egin dugu eta ikasleen artean oso harreman berezi eta polita sortu da. Datorren ikasturtean errepikatzeko gogo biziz gelditu gara. Mila esker proiektu honetan parte hartzera bultzatu gaituzten DBH-ko irakasle eta ikasle guztiei.








2023/06/13

LH1.ORIO

 Maiatzaren 25ean Lh1ekoak Oriora joan ginen egun pasa. Goizeko 9:30etan autobusa hartu eta kostaldetik Getaria eta Zarautz pasa ondoren Oriora iritsi ginen. Hasiera batean hondartza inguruan kokatu ginen. Bertan gauzak utzi eta antolatu ondoren, espazioa aztertu eta bi jolas parkeetan ibili ginen eta baita zelaian zehar ere. Parapenteak ere ikuskatu genituen eta nola lurreratzen zinen ikusteko ere aukera izan genuen.

Ondoren traste guztiak hartu eta ibai ondotik beste parke batetara abiatu ginen. Bidean ahatak, oilo eta oilarrak, antzarrak…ikusi genituen, eta azkenik, buelta polit bat eman eta gero gure bigarren gunera iritsi ginen.

Parkean bazkaldu eta gero, soketatik gora eskalatzen, tirolinan, toboganean eta bertan zegoen zelaitxoan jolastu genuen.

Azkenik, 16:00ak aldera, jada nahiko jolastu eta disfrutatuta autobuserantz abiatu ginen. 

Eguraldia lagun, egun ederra pasa genuen.





LH1. IGERIKETA

Aurten lehenengo mailakoak igeriketa ikastaroa izan dugu. 20 saio hauetan gertaera asko izan ditugu aldageletan, igerilekuan bertan eta saioa bukatzean berriz ere aldagela eta pasiloetan. Parre asko egin ditugu eta uretako material ezberdina erabiliz ikasi ere egin dugu eta jolasen bitartez urarekin disfrutatu. Eskerrik asko ikastaroan zehar gure monitore izan diren Irati, Nerea eta Arantzazuri eta aldagetan lagundu diguzuen gurasoei ere. Datorren ikasturtean berriz ondo pasatzeko prest argazki eta bideo batzuekin agurtzen zaituztegu.




ARGAZKIAK LH1A.

ARGAZKIAK LH1B.

ARGAZKIAK LH1C.

ARGAZKIAK LH1D.

2023/06/01

LH2.IRAKURTZEN

 Primeran pasa dugu, izan ere, nagusiekin irakurtzeko, marrazteko, jolasteko aukera izan dugu ikasturtean zehar.

 Espero dugu datorren ikasturtean ere aukera berdina izatea.





2023/05/19

LH1. ELORRIXA

 Apirilaren 27an Elorrixara joan ginen “Natura” gai berriarekin bat, gure ingurune naturaleko paisai eder bat bisitatzera. Bertara iritsi baino lehen, eta zenbait baserrietatik pasa ondoren 11:00takoa jan genuen zelai batean.

Ondoren, indarrak hartuta, Elorrixaruntz abiatu ginen. Bertako parajea ikusi (zuhaitzak, landareak, animaliak…) eta jolastu ondoren, bazkaldu egin genuen.

Bazkaldu eta gero, parkean eta zelaian ibili ginen jolasean eta eskolaruntz abiatu aurretik, bertatik gertu dagoen miradorera jeitsi eta gure kostaldeko paisaia ederrak ikusi genituen.

Eguraldiak lagunduta, primerako eguna pasa genuen.





LH2. OIANGU

Maiatza hasieran, ostiral goiz batean, 9etan hartu genuen autobusa LH-2ko taldeek Oianguko parkera joateko. Egun eguzkitsua egin zigun eta bertako zelai zabalean jarduera ezberdinak egiteko aukera izan genuen: futbolean jolastu, tirolinan ibili, intsektuak aurkitu…. Ondoren, zuhaitz artean zeuden mahaietan bazkaldu genuen eta bertako inguruak ezagutu ostean etxera itzuli ginen. Oso ondo pasatu genuen!




2023/05/12

LH2. ANIMALIAK

Kaixo! 

2. Hiruhilekoaren amaieran ANIMALIAK gaia landu genuen eta azken ekintza bezala  ikasitakoaren aurkezpena egin  genuen. 

Argazkietan ikusiko duzuen bezala, etxetik animalia batzuk ekarri genituen.

Oso ekintza polita izan zen eta hori prestatzen, gauza interesgarri asko ikasi genituen.



LH1. LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA

LH1eko ikasleak lehen gizakien gaiari bukaera emateko antzerki bat antolatu zuten. Oso ondo pasa dute eta primeran ibili dira antzerkirako kobazuloa, lan tresnak, hormirudi…egiten eta esan beharreko gidoia ikasi eta antzezten.


BIDEOAK




2023/05/11

LH1. EKAINBERRI


OTSAILAREN 22 eta 24an Zestoako Ekain kobazuloaren erreplika bisitatu genuen, Ekainberri. 2 taldetan banatu eta museoa eta kubazuloa ikusi genituen. Museoan, lehen gizakien garaian bezala: bisonteak, zaldiak eta oreinak marraztu genituen eta ondoren kobazuloan lehen gizakiak eginiko marrazkiak ikusi eta bertan zendutako hartz baten hezurdura ikusi genituen beste gauzen artean. Ondoren, eta eguraldiak lagunduta Zestoako parkean bazkaldu eta primeran ibili ginen jolasean. 




ARGAZKIAK 1A ETA 1B

ARGAZKIAK 1C ETA 1D

2023/03/03

LH2. KONTAINERRA

Iuuupi!

Zein ondo pasatu dugu kontainerretan zeuden gauzekin jolasten! Gauza pila zeuden, tipiak, gomazko txurroak, hamakak, kojinak, kaxak...

Dena erabili dugu eta argazkietan ikusiko dituzue  eraiki duguna.

Berriro tokatzeko irrikaz gaude.




2023/02/08

LH2. PIRATEN ETXEA

Kaixo talde hemen dituzue Piraten Etxean ateratako argazkiak. Piratei buruz asko ikasi genuen eta argazkietan ikusten den bezala Primeran pasa genuen!





2023/01/25

LH2. IGERIKETA

 Aurten ere, igeriketa ikastaroa izan dugu 2.mailakoak. Primeran pasa dugu eta datorren ikasturtekoa egiteko desiatzen gaude!!



2A




2B




2C







LH2. ERDI AROKO JOLASAK

Erdi aroko gaiarekin lotuta, aspaldiko jolasak berreskuratu ditugu. Denon artean arauak adostu eta arratsalde batean kanpora jolasak praktikan jartzera atera ginen.