2018/10/11

LH 1. maila AZKIZU ETA LUDOTEKA

Ikasturte berriari hasiera eman diogu bi irteera hauekin: Ludotekara bisita, eta Azkizuko ibilaldia.

Ludotekan gustora ibili ginen jolasak eta begiraleak ezagutzen. Eta Azkizun... primerako eguraldia izan genuen!



2018/10/07

2018-10 -3,4,5 LH2 UITZI

          Uitzira egindako irteera honen berezitasuna, lehen aldiz  gaua  etxetik  kanpo pasatzea izan da. Eguraldi zoragarria lagun izanik,  hainbat ekintza gauzatu ditugu eta izugarri gozatu dugu.
          Lehen egunean, Peru-Harri museoa ezagutu dugu. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, Perurena harrijasotzaileak eta bere alaba Maitek emandako azalpenak atentzio handiz entzun ditugu, eta  harria izan da protagonista:
         Inaxio berak bere bizitzan jasotakoak, azken urte hauetan berak egindako eskulturak, berak margotutakoak... Aho zabalik geratu gara, batez ere, geure laguntzaz, eta gure irakasleen azken bultzadarekin, harria jaurtitzeko katapulka prest jarri eta harria bota duenean. Horrez gain, baserria barrutik ezagutu dugu eta baita aintzinako “Mantaren jolasean” aritu ere. Bertako katuak ere, gutako bati baino gehiagori, janaria lapurtu dio! Ondoren bazkaldu eta gure begirale Manex eta Itsasneren  laguntzari esker , Uitzi aldera  oinez abiatu gara eta mendi buelta  ederra egin dugu, basoa zeharkatuz.
        Uitziko barnetegian  primeran pasa dugu jarduera desberdinetan ( jatorduak primerakoak izan dira, baita jolasak, pelikula, diskoteka eta tailerrak ere).
Gaua ere primeran pasa dugu lagun artean!
Esperientzia ahaztezina benetan!

LH2A-LH2B ARGAZKIAK                                                  LH2C-LH2D ARGAZKIAK
                                                                                                 LH2C-LH2D BIDEOAK
LH2A-LH2B  BIDEOAK



2018/10/02

LH2 IKASTURTE HASIERA 2018/2019

      Iritsi zaigu Iraila eta , aurten ere,ederki eman diogu hasiera ikasturte berriari,
Sagarbideko eraikuntzan gainera!
      Primeran gabiltza bai ikastetxe barruan eta baita kanpoko jolas-gune desberdinetan ere.