2022/06/21

SANTION GOIZ PASA 1 MAILA 2022

1 mailako ikasle eta irakasleok Santio hondartzara joan ginen goiz pasa egitea.

Bertan, pila bat jolastu genuen: hondarrean zuloak egin, eraikuntza txikiak ere, harriekin jolastu eta urarekin: ur ertzean eseri eta olatu iristean sortzen zizkigun zirrarak gorputzean…

Benetan, goiz zoragarria pasatu genuen elkarrekin…dena ezin kontatu eta hor daukazue bideoa ikusteko.

Uda datorrrrrela!

2022/06/19

BEDUAGAINERA TXANGOA

Orain dela gutxi, lehen mailako ikasle eta irakasleok Beduagainera txangoa egin genuen.

Abestiak esaten duen moduan, aldapa gora eta behera, izugarrizko sorpresak aurkitu genituen: zaldiak, ardiak, baratzak, landareak, tunela…

Bukaeran, parkean jolastu genuen, lagun harremanak sendotzeko eta lagun izaten ikasteko.

Primeran! Pasatu genuen!