2015/11/23

LEHENENGO MAILAKO IKASLEAK ASKIZUN

Azaroaren 4ean lehenengo mailako ikasleak Askizun egon ginen.
Giro ederrarekin joan ginen eta asko jolastu genuen.
Neka neka eginda  bueltatu ginen baina oso pozik.
Begira ze argazki atera genituen!

MODELATEGI TAILERRETAN

Zein artista garen!!! Lagun berriak eginez, elkarlanean jo eta ke!!!!
Ikusi zein lantxo politak egin ditugun!!!


2015/11/09

UITZIKO BARNETEGIAN. 2. maila

Urriaren 7,8 eta 9an 2.mailako ikasleok Uitziko barnetegian izan ginen.
Lehenengo egunean Peruharrin IƱaki Perurenarekin egon ginen.Mendi buelta polita egin ondoren, Uitzin ondo afaldu eta egunari amaiera eman genion. Hurrengo goizean, taldeko jolasak eta eskulanak egiteko aukera iritsi zen. Bazkaldu eta… ETXERA!


2015/11/05

UDAZKENEKO IRTEERA-1. maila

Urriaren 26an  LH1eko lau gelakoek goiz buelta bat  ematera joan ginen.
Zuhaitz desberdinak ikusi genituen bidean: haritza, gaztainondoa,….
Gaztainak eta ezkurrak ere jaso genituen.
Primeran pasa genuen! 
LH1eko ikasleek