2021/02/15

INAUTERIAK 2021

 Kaixo familiak!! Aurtengo ikasturtea arraroa izaten ari da, baina pandemiak ez gaitu Inauteriak ospatzeko aukera gabe utzi. Ez gara mozorrotu, ezta desfilean atera. Baina beste modu batean ospatu dugu gelan aurtengo festa. Lantzeko inauteriak landu ditugu gelan eta hainbat pertsonaia ezagutu ditugu; horien artean aurten mozorratu behar ginen TXATXOAK. 

Gure pasiloak marrazki, painelu eta txapela ezberdinekin apaindu ditugu. Gelan Txatxoek burusn eramaten duten txapela egin dugu eta ikusi zein dotore gauden gure artelanekin. 

Ondo pasa asteburu luze hau.






2021/02/07

Baleiken atera gara LH 2. mailako irakasleak

 Zumaiako Baleike aldizkarian LH 2. mailako ikasleek Zumaia herria eta itsasoaren arteko lanketaren inguruan idatzi dute. "Boga, boga marinela" gaia landu dugu eskolan eta honi lotuta Beduola Elkartearen lana ezagutzeko aukera izan dugu. Euskal arrantzanleek balearen ehiza nola egiten zuten, Ternua edota Kanada non dauden, munduko nabigatzaileak zein diren edota asko gustatu zaizkigun pirata eta kortsarioen inguruan asko ikasteko aukera izan dugu. 

Hau guztiaren inguruan artikulu bat idatzi du Juan Luis Romatet kazetariak Baleiken. Mila esker benetan gure lana Zumaiako herritarrei erakusteagatik!!! 






Santa Ageda bezpera

 

Kaixo! Otsailaren 4ean Santa Ageda bezpera ospatu genuen Zumaia Herri Eskolako ikasleek. LH 2. mailako ikasleak Aita Mariko eskolara joan ginen lehen mailako kideekin batera Santa Agedako koplak eta bertsoak abestera. Ederki pasa genuen abesten eta gure makilak astintzen. Ikusi, ikusi!!








Beduola Elkartearen erakusketa eskolan

 

Kaixo guztioi!! 2. mailako ikasleak "Boga, boga marinela" lantzen ari gara eskolan eta gaiari lotuta gure herriko Beduola Elkartearen lana ikusteko aukera izan dugu. Pandemiaren eraginez ezin izan dugu elkartearen gunera joan, eta horregatik  eskolara beraien lana ezagutzeko hainbat pieza eta panel informatibo ekarri dizkigute. Bi astez gure pasiloetan ikusgai egon da erakusketa; bertan hiru anai batelaren maketa edota itsasoan erabiltzen diren soka-korapilo ezberdinak ikusteko aukera izan dugu.  

Milesker BEDUOLA ELKARTEARI eskaini diguten aukera zoragarri honengatik. Ea egunen batean (pandemiak uzten badigu) zuen lana ikusteko aukera daukagun. 

Eskerrik asko, LH 2. mailako ikasleak.