2018/01/31

INDUSKETA LH1 2018/01/25

        Lehen gizakiaren gaia lantzen ari garela eta, antropologa den Ane Manterola etorri da gure artera bere lanaren berri ematera.
       Kontu  interesgarriak entzun ditugu, eta baita  ikasi ere. Horrez gain, hainbat material ekarri ditu , Indusketa  aurrera eramatekoak, hain zuzen. Honi esker, teknika horretan  esperimentatzeko aukera izan dugu txandaka-txandaka: arrain hezurrak, harri bitxiak, bestelako hezurrak...
Emozio handia sentitu dugu brotxari emanaz zein material azalduko ote zen  pentsatuz!

Argazki gehiago ikusteko egin klik goikoan.

 Ane, oso garbi azaldu diguzu guztia. Mila esker!

2018/01/02

Jolas-tailerrak LH1 Lehen hiruhilekoa

    Pasa den hiruilekoan,  Irene eta Beñat  gure eskolan izan genituen beraien ikasketen praktikaldia betetzen. Lehen mailako gela guztietatik pasa ziren, astean bi saio, eta jolas-tailerraz gozatzeko aukera eman ziguten. Asteko saio  batean jolas matematikoak lantzen genituen; bestean, berriz, hizkuntz jolasak.

                                        Primeran pasa genuen beraiekin jolastuz eta  ikasiz.



Mila esker bikote!

2017-12-19 Sumendia LH1

    Dinosauroen gaia dela eta, sumendiei buruz hainbat informazio jaso dugu, eta horrez gain, gelan, esperimentu txiki bat aurrera eramanez, geure sumendia egin dugu.
Etxean errepikatu nahi izanez gero, primeran ikasi dugu zein material den beharrezkoa esperimentu hau egiteko. Gela guztietan landu dugun ekintza da, baina Andereño Arantzak bakarrik atera ditu argazkiak.



DENBORAREN MAKINA LH1 2017/11/27


      Urtean zehar landuko ditugun gaientzat behar beharrezkoa izango dugu gela bakoitzean  eraiki dugun “ Denboraren makina”. Izugarri gozatu dugu lan honetan.  Beste garai batzuetara atzera egiteko aukera emango digun makina da hau; dinosauroena, lehen gizakiena, erromatarrena, greziarrena...
Dagoeneko lehen gaia landu dugu, dinosauroena!
Gabonen ondoren, berriz, lehen gizakien garaira atzera eginez, haien berri jakiteko aukera izango dugu .
Hona hemen  prozesu honetan ateratako hainbat argazki!