2021/02/07

Baleiken atera gara LH 2. mailako irakasleak

 Zumaiako Baleike aldizkarian LH 2. mailako ikasleek Zumaia herria eta itsasoaren arteko lanketaren inguruan idatzi dute. "Boga, boga marinela" gaia landu dugu eskolan eta honi lotuta Beduola Elkartearen lana ezagutzeko aukera izan dugu. Euskal arrantzanleek balearen ehiza nola egiten zuten, Ternua edota Kanada non dauden, munduko nabigatzaileak zein diren edota asko gustatu zaizkigun pirata eta kortsarioen inguruan asko ikasteko aukera izan dugu. 

Hau guztiaren inguruan artikulu bat idatzi du Juan Luis Romatet kazetariak Baleiken. Mila esker benetan gure lana Zumaiako herritarrei erakusteagatik!!! 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina