2024/05/15

LH2. OLINPIADAK

2024ko olinpiadak gerturatzen ari diren honetan, LH2 eta LH5eko ikasleak honen inguruko ikas-egoera lantzen hasi dira. Olinpiaden inguruan gehiago jakiteko bi kirolari aparta gonbidatu genituen aurreko astean gurera. 

Janire Gonzalez-Etxabarri surfista eta Oier Aizpurua piraguista zumaiarrak etorri ziren beraien esperientziak kontatzera eta haurrek hainbat galdera egin zizkieten. Momentu ederra pasa genuen guztiok batera. 

Zorte on Janire olinpidada hauetan eta mila esker bioi zuen bixitagatik!






LH2. OIANGU

Maiatzaren 9an, Ordiziara joan ginen eta Oianguko parkea bisitatu genuen. Autobusak, aparkalekuan utzi eta gero 15´ egin genituen oinez parkeraino. Bertan hamaiketakoa jan eta topera ibili ginen naturarekin bat jolasean: animaliekin, tirolinan, baloiarekin eta bakoitzak sortutako abentura ezberdinekin. Primeran pasa genuen.




2024/05/07

LH1. EKAIN BERRI

 Kobazuloko misterio guztiak entzun eta ikusi ondoren, garai bateko trenbidetik Iraetaraino iritsi ginen eguna bertan pasatzeko.Ederki pasa genuen!!!




LH1. ORIO

 Eguraldiak azkenean lagundu zigun eta primerako eguna pasa genuen!!!






LH1. PLASTIKA

 Aurten ere gure familien erantzuna eta partehartzea zoragarria izaten ari da.Hemen gure ikasle Liberen amonak emandako plastikako saio bikainaren argazkiak. Mila esker bihotzez Kika.