2020/12/23

OLENTZERO ETA GOMEZAGO ETORRI DIRA!!

 

Atzoko eguna ezinhobea izan zen 2. mailako ikasleentzako: Aita Marira joan ginen Olentzero eta Gomezago ikustera. Bertan gure gutunen postontzia eman eta gabon kantak abestu genituen. Gure geletarako opari bana jaso eta hauekin Sagarbidera itzuli ginen. Ze sorpresa handia jaso genuen gure geletan beste opari batzuk topatzean. Ederki ibili ginen opariak irekitzen eta gomezagoren goxokiak jaten. Ze elegante gauden denok baserritarrez jantzita. Ondo pasa oporrak eta URTE BERRI ON denori!!! 











2020/12/20

ERDI AROA: ZUMAIAKO ALDE ZAHARRA BISITATZEN

Kaixoo!! Lh 2.mailako ikasleek Erdi Aroa gaia landu dugu gelan eta honekin lotuta Zumaiako alde zaharra bisitatu dugu garai hartako jauregiak, dorretxeak eta harresia bisitatuz. Ederki pasa dugu kaleetatik barrena ibiltzen. Ikusi. ikusi!!










2020/12/18

LH2B gelan Maria Galparsoro egon da praktiketan

 

Urria bukaeran LH2B gelara etorri zen Maria Galparsoro Zumaiarra. Ordutik gaur arte gurekin egon da egunero taldeko beste kide bat bezala. Azken aste honetan, Maria agurtzeko txango berezi bat egin genuen: Itzuruneko hondartza joan ginen jolastera. Ederki pasa genuen korrika alde batetik bestera, baita ondoren joan ginen parkean ere. Mila esker gure gelara etortzeagatik Maria. Asko ikasi dugu zurekin, baina baita ondo pasa ere. Etorri azkar bisitan. Laister arte!!!







EUSKARAREN EGUNA Abenduak 3

 

2. mailakoek Euskararen eguna ospatzeko gure geletan abestiak abestu eta kartelak egin ditugu. Gure geletako leihoak eta pasiloak apaindu ditugu. Ikusi zenbat lan egin dugu!!




Azaroak 25 TRATU ONAK

 

Azaroak 25 egunean TRATU ONAK landu genituen gure geletan eta denen artean tratu on horiek zein ziren idatzi genituen. Ondoren eskolako pasiloak apaintzeko kartelak egin genituen. Ikusi, Ikusi!!




LH 2.mailakoek postala bidali dugu


2.mailako ikasleek postala eta zigilua eskolara ekarri  bertan mezu zoragarri bat idatzi eta herriko postontzi batera joan gara gure mezua botatzera. Ze pozik jarriko diren postala gure postala jasotzen dutenak! Aioo









2020/11/17

LH 2.maila Olinpiadak egin ditugu

 


2.MAILAKO IKASLEEK OLINPIADAK EGIN DITUGU






Kaixo lagunak!! Lehen Hezkuntzako 2.maila hasiak gaude jada eta duela aste batzuk Grezia gaia landu genuen. Bertan Olinpiar jokoak egitea proposatzen ziguten eta guk noski olinpiadak egin ditugu. Ze ondo pasa genuen kirol ezberdinak jokatzen. Ondo izan. 




2020/03/10

2020-03-10LH2 LANBIDEAK

https://photos.app.goo.gl/VfFyUhUQ7xMPMJJ49



Egun hauetan lanbideak ari gara lantzen eskolan eta horregatik bisitari batzuk eduki ditugu.Horien artean, Jon Maia eta Telmo eta Elena Irureta.
Beraiekin gauza asko ikasi ditugu !!

2020/03/09 Maitane Urbieta kirol kazetaria gure artean LH1B


“Gorputza  zain dezagun” gaiari hasiera emateko, Maitane Urbieta, kirol kazetaria den Iratiren ama gonbidatu dugu gelara bere lanaren berri ematera.  Saioa oso interesgarria izan da eta emozioz beteta jarraitu dugu bere azalpena. Gol bat nola kantatzen duen erakutsi digu eta geuk ere berdina egiteko aukera izan dugu.



                                                        Oso ondo pasa dugu Maitane. 
Mila esker zure trebetasuna gurekin partekatzeagatik.

2020/03/08

2020/02 LEHEN GIZAKIAK LH1D

Lehen gizakien gaia lantzen aritu gara azken hilabetean. Hemen dituzue aurrera eramandako hainbat lanen irudiak. 
Ea gustatzen zaizkizuen!




2020/02 LEHEN GIZAKIAK LH1C

Lehen gizakien gaia lantzen aritu gara azken hilabetean. Hemen dituzue aurrera eramandako hainbat lanen irudiak. 
Ea gustatzen zaizkizuen!



2020/02 LEHEN GIZAKIAK LH1B

Lehen gizakien gaia lantzen aritu gara azken hilabetean. Hemen dituzue aurrera eramandako hainbat lanen irudiak. 
Ea gustatzen zaizkizuen!

                  

2020/02 LEHEN GIZAKIAK LH1A


Lehen gizakien gaia lantzen aritu gara azken hilabetean. Hemen dituzue aurrera eramandako hainbat lanen irudiak. 
Ea gustatzen zaizkizuen!




2020/03/06

2020-03-08 Emakumeen nazioarteko eguna. LH 1

  Emakumearen nazioarteko eguna dela eta
                                                gure bizitzako emakumeak omendu ditugu.


2020/02/11

2020/02/11 Kira katu persiarra LH1B

  Oraingoan katu persiarra izan dugu gure artean. Maddik eta bere amak ekarri dute Kira gure gelara.  Mota honetako katuei buruzko hainbat ezaugarri ezagutu ondoren, banaka- banaka, besoetan   hartzeko aukera izan dugu.  
                                                                Ederki gozatu dugu!

Eskerrik asko familia!

2020/02/08

Zorritxo txikia ipuina

Buruan gauza asko daude. Batzuk barraun eta beste batzuk kanpoan, nahi ditugunak eta  hain atseginak ez direnak ere.
Oraingoan, zorritxarrez, eskoletan tarteka gertatzen den gai bati, bigarren mailako ikasle batek ipuin hau idatzi dio. Bertan, irudimen handiarekin, zorriekin kontu handia eduki behar dela deskribatzen digu, bestela,  ondorioak..... Ez noa ezer gehiago kontatzea. Irakurri eta ondorioak bakoitzak atera!

Oso ipuin xelebrea, bezain hezigarria! Zorrionak! Ai ba! Barkatu, Zorionak!


2020/02/06

2020/02 Inauterietako mozorroa LH1


MAMOXARROAK

     Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak kaleratzen dira mamoxarro jantzita. Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko. Ez daki inork noiz eginak diren karatulok. Zazpi geratzen dira herrian, antzina zeuden sei pareetatik.
Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa.

MUSIKA: POLKA PIK

                                      

2020/02 Inauterietako mozorroa LH2


TXATXOAK 

          Lantz-en ospatzen diren inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.Oihuka joaten dira kalean daudenak xaxatuz. Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta buruan kono itsurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu galtza zuriekin.

MUSIKA:  ZAZPI JAUZIAK








2020/01 Bideo grabaitzailea gure gelan LH1B

        Gorka, gure gelako Aianen aita, bideo bat grabatzen izan zen gure artean: Eskolako ikertzaileak.
Egun batzuk pasa ondoren grabaketa erakustera etorri zen berriro ere eta izugarri gustatu zaigu.
                                      Misterioaren  jarraipenaren  zain gaude! 
                                     
                                         

                                                   Ea zuei ere gustatzen zaizuen!

Mila esker, 
Gorka!

2020/02/04

2020/01/27 Kontsumo tailerrak LH1


Urtarrilaren bukaeran bi tailer desberdinetara joateko aukera izan genuen.
1.- JOSTAILU ETA JOLASAK
Lagun artean jolasteko jostailu eta jolas desberdinak aztertu genituen.
Bukaeran “Oca” erraldoi bat osatu genuen guztion artean gelan eta patioan jolasteko.
2.-JANARIA
Osagai desberdinak aztertu ondoren, osasuntsuenak aukeratu eta madalenak egin genituen, gelako alergia arazoak ekidituz.

2020/02/03

2020-01-24 BISITARIAK ESKOLAN






https://photos.app.goo.gl/7ZRfkdxrNtWbhNCE9
Urtarrilaren 24ean bisitariak eduki genituen gure eskolan.Boga boga mariñela gaiarekin aritu gara eta ikasle baten aitonak itsasontzien maketak ekarri zituen.Nola egiten dituen esplikatu zigun eta oso gustura egon ginen esplikazioak entzuten.

2020/02/01

2020/01/23-24 Ekainberri LH1

Urtarrilaren bukaeran Zestoara joan ginen autobusez Ekainberriko kobazuloak  ezagutzera. Iritsi ginenean, herritik kobazulorantz abiatu ginen . Bidean, Lili museoa ere ikusi genuen.
Ekainberrira iritsi ginenean,  lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen.  Kobazuloaren barruan garai haietako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen, baita hartz baten hezurrak ere.
Kanpoko  tailerrean berriz, geu aritu ginen marrazten, buztinarekin jolasten eta esperimentatzen.




Horrez gain,  parkean bazkaldu ondoren, jolasean bapo ibiltzeko ere nahiko denbora izan genuen.
Egun ederra pasa genuen!

2020/01/18

2020/01 Hazitegia LH1

LH1eko pasiloan hazitegia jarri dugu. Urtarrilaren hasieran lehen lanak egiten hasi ginen: lurra harrotu, ureztatu, haziak bota...
LH1A eta LH1B taldekoek loreen haziak erein zituzten eta 
LH1C eta LH1D taldekoek berriz  barazkienak.
Ikusi emaitza!

2020/01/17

2020-01-16 LH2 XABIER ALBERDI ESKOLAN




Urtarrilaren 16an Xabier Alberdi arkeologoa etorri zen eskolara.Gauza asko ikasi genituen:Nolakoa zen zumaia garai batean, balearen ehiza nola egiten zen garai batean....benetan interesgarria!!

2020/01/09

OLENTZERO LH2

https://photos.app.goo.gl/MgqpboT1bkxaRvkT7


Abenduaren 24ean olentzero eta Gomezago  etorri zen gure eskolara.Primeran pasa genuen egun horretan!!!

2020/01/02

2019/12 Paleontologia LH1A


Dinosauroen gaia lantzen amaitu dugu hiruhilekoa, eta Silviak, Aratzen amak, paleontologiaz dituen ezagutzak gurekin partekatu ditu.
Tailer bat antolatu digu fosilak bilatzeko, luparekin aztertzeko eta baita masa zuri batekin geure fosilak egiteko ere, ondoren etxera eramateko.
Asko ikasi dugu!
Eskerrik asko Silvia!