2018/06/21

2018-06-15 LH1 Sagarbide ezagutzen

Ikasturtea amaitzear dago eta gu Sagarbidera joan gara, 2.mailako gelak ezagutzera.
 Kurtso berria, eraikuntza berria...


                                    Ea datorren ikasturtea aurtengoa bezain ona izaten dugun!

2018/06/19

2017-2018 IKASTURTE AMAIERA

2017-2018 Ikasturte amaieraren adibide gisa 2. mailako ikasle guztiok elkarlanean egin dugun lan baten bideoa duzue hau. Lau geletako haurrak nahastuta, primeran pasatu dugu txotxongilo lan hau egiten, beste lan guztietan bezala. Elkar hobeto ezagutu dugu eta datorren ikasturtetik aurrera oraindik eta hobeto ibiliko gara.

2. mailan oso ondo pasatu dugu eta eskerrik asko irakasleei hainbeste erakutsi digutelako.



2018/06/11

LH1 OLINPIAR JOKOAK 2018-06-07

   Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleok Grezia eta Erromako zibilizazioak izan ditugu aztergai oraingoan. Hala, gaiaren proiektuari jarraituz,   olinpiar jokoak zer diren ezagutu dugu, eta baita eskolako jolas lekuan geure olinpiadak egin ere. Sokatira, txapel jaurtiketa, lokotx bilketa edota errelebotan korrika lasterketa izan dira, buruturiko probak. Amaieran, eta benetako olinpiaden antzera, dominak jaso ditugu.
Argazkietan ikus daitekeen moduan, ederki pasatu  dugu!

2018/06/10

LH1B LEHEN SOROSPENAK 2018-06-06

     Joan den astean, gure ikaskide den Juneren izeba Ana eta osaba Asier lehen sorospenen inguruan hainbat argibide ematera etorri ziren guregana. Herizainak dira eta larrialdietako anbulantzietan bizitzak salbatzen saiatzen dira.
    Saioa oso interesgarria izan zen eta bai ikasle eta baita irakasleak ere, ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean. Banan bana praktikan jarri genuen egin beharrekoa. Horretarako, hainbat tresna ekarri zizkiguten:  benetako giza- irudia ematen zuen panpin erraldoi bat,  bihotza entzuteko eta martxan jartzeko tresna desberdinak, eskularruak, xiringak...beraien eguneroko lanean erabiltzen dituztenak. Horrelako gai garrantzitsua, modu dibertigarri batean lantzeko aukera eskeini zigun bikoteak.

                                                             Ana eta Asier, mila esker!