2020/12/23

OLENTZERO ETA GOMEZAGO ETORRI DIRA!!

 

Atzoko eguna ezinhobea izan zen 2. mailako ikasleentzako: Aita Marira joan ginen Olentzero eta Gomezago ikustera. Bertan gure gutunen postontzia eman eta gabon kantak abestu genituen. Gure geletarako opari bana jaso eta hauekin Sagarbidera itzuli ginen. Ze sorpresa handia jaso genuen gure geletan beste opari batzuk topatzean. Ederki ibili ginen opariak irekitzen eta gomezagoren goxokiak jaten. Ze elegante gauden denok baserritarrez jantzita. Ondo pasa oporrak eta URTE BERRI ON denori!!! 











2020/12/20

ERDI AROA: ZUMAIAKO ALDE ZAHARRA BISITATZEN

Kaixoo!! Lh 2.mailako ikasleek Erdi Aroa gaia landu dugu gelan eta honekin lotuta Zumaiako alde zaharra bisitatu dugu garai hartako jauregiak, dorretxeak eta harresia bisitatuz. Ederki pasa dugu kaleetatik barrena ibiltzen. Ikusi. ikusi!!










2020/12/18

LH2B gelan Maria Galparsoro egon da praktiketan

 

Urria bukaeran LH2B gelara etorri zen Maria Galparsoro Zumaiarra. Ordutik gaur arte gurekin egon da egunero taldeko beste kide bat bezala. Azken aste honetan, Maria agurtzeko txango berezi bat egin genuen: Itzuruneko hondartza joan ginen jolastera. Ederki pasa genuen korrika alde batetik bestera, baita ondoren joan ginen parkean ere. Mila esker gure gelara etortzeagatik Maria. Asko ikasi dugu zurekin, baina baita ondo pasa ere. Etorri azkar bisitan. Laister arte!!!







EUSKARAREN EGUNA Abenduak 3

 

2. mailakoek Euskararen eguna ospatzeko gure geletan abestiak abestu eta kartelak egin ditugu. Gure geletako leihoak eta pasiloak apaindu ditugu. Ikusi zenbat lan egin dugu!!




Azaroak 25 TRATU ONAK

 

Azaroak 25 egunean TRATU ONAK landu genituen gure geletan eta denen artean tratu on horiek zein ziren idatzi genituen. Ondoren eskolako pasiloak apaintzeko kartelak egin genituen. Ikusi, Ikusi!!




LH 2.mailakoek postala bidali dugu


2.mailako ikasleek postala eta zigilua eskolara ekarri  bertan mezu zoragarri bat idatzi eta herriko postontzi batera joan gara gure mezua botatzera. Ze pozik jarriko diren postala gure postala jasotzen dutenak! Aioo