2022/02/15

INAUTERIAK LH1 ZIKLOA 2021-2022

 

MAMOXARROAK

LH1


Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan, Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".


Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: "herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak" kaleratzen dira mamoxarro jantzita: Kamiseta eta galtza luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena: burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko.


Etxez-etxe ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute bildutakoa.

 

TXATXOAK

LH2 



Lantz-en ospatzen diren inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.

Oihuka joaten dira kalean daudenak xaxatuz.

Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta buruan kono itxurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu galtza zuriekin.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina