MAMOXARROAK
LH1
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan,
Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: "herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak" kaleratzen dira mamoxarro jantzita: Kamiseta eta galtza
luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian
gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute
paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena:
burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko.
Etxez-etxe
ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai
zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen
dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute
bildutakoa.
TXATXOAK
LH2
Lantz-en ospatzen diren
inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.
Oihuka joaten dira
kalean daudenak xaxatuz.
Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta
buruan kono itxurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu
galtza zuriekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina