Azaroan, Mutrikuko Nautilus museoan egon gara LH1eko ikasleak.
Bertan geoparkea ikertu dugu,fosilak ikusi ditugu eta oso joku interesgarriak egin ditugu.
Azaroan, Mutrikuko Nautilus museoan egon gara LH1eko ikasleak.
Bertan geoparkea ikertu dugu,fosilak ikusi ditugu eta oso joku interesgarriak egin ditugu.
Irteera polita egin genuen.
Eskolatik Askizura joan ginen, bertan hamaiketakoa jan genuen eta pixkat jolastu eta gero San Prudentziora abiatu ginen, bertan intxaurrak bildu genituen. Bazkaldu Askizun egin genuen eta pila-pila jolastu eta gero eskolara bueltatu ginen.
Eguraldi zoroa egin zigun haizea,eguzkia,euria eta ostadarra ere ikusi genuen.
LH2A |
LH2B |
Ikasturte hasierako irteera egin dugu. Argazkietan ikusten duzuen bezala, gauza asko ikusteko aukera izan dugu. Primeran pasa dugu!
1 mailako ikasle eta irakasleok Santio hondartzara joan ginen goiz pasa egitea.
Bertan, pila bat jolastu genuen: hondarrean zuloak egin,
eraikuntza txikiak ere, harriekin jolastu eta urarekin: ur ertzean eseri
eta olatu iristean sortzen zizkigun zirrarak gorputzean…
Benetan, goiz zoragarria pasatu genuen elkarrekin…dena
ezin kontatu eta hor daukazue bideoa ikusteko.
Uda datorrrrrela!
Orain dela gutxi, lehen mailako ikasle eta irakasleok Beduagainera txangoa egin genuen.
Abestiak esaten duen moduan, aldapa gora eta behera,
izugarrizko sorpresak aurkitu genituen: zaldiak, ardiak, baratzak, landareak,
tunela…
Bukaeran, parkean jolastu genuen, lagun harremanak
sendotzeko eta lagun izaten ikasteko.
Primeran! Pasatu genuen!
1.mailakoak maiatzean egunero igerilekura joan gara.
Gustura parte hartu dugu ikastaroan eta igeri egiten ikasten ibili gara eta ostiraletan igerileku txikian jolastu dugu.
Udarako prest gaude uretara salto egiteko!
Hau bai hamaiketako osasuntsua!
Gaian ikusitakoa aprobetxatuz,
kriston hamaiketako gozoa eta osasuntsua prestatu eta jan dugu!
Ikusi gure argazkiak eta inbidia
pixka bat pasa.
Txanelan, unibertsoa lantzen ari gara. Gauza asko ikasten gaude.
Gelan hormirudi batzuk egin ditugu eta horretaz aparte kohete eder bat ere egin dugu.
2A
2C
Lehen gizakien gaia landu dugu gelan eta hori dela eta, Zestoako Ekain haitzuloaren erreplika ezagutzeko aukera izan dugu. Bertan kobazulo hormetan marraztutako zaldiak, bisonteak eta oreinak ikusi ditugu; baita, hartz hezur batzuk ere.
Gainera tailerrean lehen gizakiak bezala, ikatzarekin eta buztinarekin animaliak eta hormak marraztu eta margotu ditugu. Primeran ibili gara!
1A
MAMOXARROAK
LH1
Unanuako Inauterietako pertsonaia nagusiak dira Mamoxarroak. Herri honetan,
Igande eta Astearte Inauterian ospatzen dira "Ijoteak".
Igande Inauteria Mamoxarro txikien eguna da: "herriko hamabost-hamazazpi urte bitarteko mutil guztiak" kaleratzen dira mamoxarro jantzita: Kamiseta eta galtza
luze zuriak daramatzate soinean. Buruan zetazko koloreetako zapia eta gerrian
gerriko gorri edo beltza. Kaskabiloz jositako larruzko zinta gurutzatzen dute
paparrean. Eta mozorroa are ikusgarriago egiteko, elementu harrigarriena:
burdinazko karatula jartzen dute aurpegia estaltzeko.
Etxez-etxe
ibiltzen dira oles eginez eskuan daramaten makilaren puntan lukainka eta urdai
zatitxo bat jarrita. Etxeetan arrautza, urdai, lukainka eta abarrak oparitzen
dizkiete, eta zortziak bueltan herriko tabernara bueltatu eta han afaltzen dute
bildutakoa.
TXATXOAK
LH2
Lantz-en ospatzen diren
inauterian parte hartzen dute, Miel Otxin, Ziripot eta honelako petsonaiekin.
Oihuka joaten dira
kalean daudenak xaxatuz.
Jantzi koloretsuak izaten dituzte. Aurpegia estalita izaten dute, eta
buruan kono itxurako kapela koloretsua.
Guk koloretako alkandora eta zapia jazten ditugu
galtza zuriekin.
Azaroan liburutegia ezagutzera joan ginen, izan ere irakurtzen ikasten ari gara eta liburutegian nahi beste ipuin eta liburu ikusteko aukera izan genuen.
Gainera, liburutegiko karneta ateratzeko
aukera ere izan genuen; eta hórrela, hemendik aurrera gure gustoko ipuinak har
ditzakegu.
Gustora egon gara liburutegian goxo-goxo!
1A
Irteera polita egin dugu Mutrikuko Nautilus Museora. Bertan hainbat fosil ikusi ditugu, batez ere amonite erraldoiak. Gainera tailerrean bakoitzak bere fosila egin du eta poz-pozik bueltatu gara Zumaiara.
1A
3.mailakoak etorri zaizkigu Zumaiari buruz sortu duten liburu erraldoia aurkeztera. Mikrofono eta guzti, sekulako informazio pila eskaini ziguten; hori da hori fundamentua! Gure herriari buruz asko ikasi dugu. Mila esker!
Primeran pasa dugu lan hau egiten.
Hemendik aurrera leku ezberdinetara bidaiatzeko makinan sartuko gara Fermin eta Maddalen bezala.
1A
Dinosauroen garaian ibili gara eta maketa egiterakoan sumendi bat ere jarri dugu bertan.
Amaieran esperimentu txiki bat egin dugu sumendi bat nola lehertzen den ikusteko.
1A
1B