Lehen egunean, Peru-Harri museoa ezagutu dugu. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, Perurena harrijasotzaileak eta bere alaba Maitek emandako azalpenak atentzio handiz entzun ditugu, eta harria izan da protagonista:
Inaxio berak bere bizitzan jasotakoak, azken urte hauetan berak egindako eskulturak, berak margotutakoak... Aho zabalik geratu gara, batez ere, geure laguntzaz, eta gure irakasleen azken bultzadarekin, harria jaurtitzeko katapulka prest jarri eta harria bota duenean. Horrez gain, baserria barrutik ezagutu dugu eta baita aintzinako “Mantaren jolasean” aritu ere. Bertako katuak ere, gutako bati baino gehiagori, janaria lapurtu dio! Ondoren bazkaldu eta gure begirale Manex eta Itsasneren laguntzari esker , Uitzi aldera oinez abiatu gara eta mendi buelta ederra egin dugu, basoa zeharkatuz.
Uitziko barnetegian primeran pasa dugu jarduera desberdinetan ( jatorduak primerakoak izan dira, baita jolasak, pelikula, diskoteka eta tailerrak ere).
Gaua ere primeran pasa dugu lagun artean!
Esperientzia ahaztezina benetan!
LH2A-LH2B ARGAZKIAK LH2C-LH2D ARGAZKIAK
LH2C-LH2D BIDEOAK
LH2A-LH2B BIDEOAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina