Urrian eskarolak, porruak eta baba beltzak landatu genituen. Orain hazten ari dira. Etorri ikustera!
2018/12/17
2018/12/13
LH2B Antxumeekin 2018/12
Aurten ere, gure gelakide Unaien gurasoei esker, Santa Klarako antxume berriak geure artean izan ditugu.
Ederki goxatu ditugu!
Nerea eta Manu:
ESKERRIK ASKO
2018/12/12
LH 1 MATEMATIKA JOLASAK
Jolastuz matematika landu nahi baduzue, hona hemen gelan ditugun jolas batzuren argazkiak. Etxean erraz asko egiteko modukoak dira.
2018/11/06
LH2 LIBURUTEGIAN 2018/10
Aurten ere Zumaiako liburutegian izan gara, eta bertako arduradunak funtzionamendua eta arauak azaldu ondoren, tartetxo batean irakurtzen jardun gara.
Zein gustura egon garen! Berriz ere itzultzeko gogoz geratu gara!
LH2 ESKOLA BIDEA 2018/10
Oraingoan, Guraso elkarteko kide den Ane Grijalba izan dugu gure artean, dagoeneko abian den Eskola bidea proiektua guri azaltzeko.
Proiektu honen helburua honako hau da: “Ibilbide konkretuak, aurrez finkatuak, markatuak eta dinamizatuak, zeintzuetaz baliatu daitezkeen eskola-umeak, ikastetxeetarako joan-etorriak modu aktiboan egiteko; oinez, monopatinean edo bizikletan, betiere autonomiaz eta segurtasunez; halatan, espazio publikoaz baliatu eta gozatu ahal izatea berreskuratuz”.
Anek, proiektua dinamizatu nahiean, gelan azalpen txiki bat eman ondoren, eta Zumaiako planoen bidez geure geltokiak identifikatu ditugunean, kalera eraman gaitu eta elkarrekin margotu ditugu eskola bideko tarte bateko urratsak.
Pintura urdina eta berdea izan ditugu eskuartean.
Ekintza honen ondoren, ea gero eta gehiago animatzen garen ibilbidea, taldeetan, geuk bakarrik egitera!
Ane, mila esker zure laguntzarengatik!
LH2 ZUMAIA ERDI AROAN 2018/10
Aurtengo bigarren gaiari ekin diogu, Erdi Aroa hain zuzen, eta hasiera emateko modua aproposa izan da: Zumaiako alde zaharrean ibili gara garai hartako eraikuntzak identifikatzen eta ezagutzen.
Gure ibilbidean, mailakide degun Leiren ama, Margari, bere balkoira irten eta garai horretako eraikuntzen informazioa guri gelan azaltzea proposatu digu eta baita azaldu ere.
Mila esker Margari!
Gai interesgarria benetan!
Asko ikasi dugu!
2018/10/11
LH 1. maila AZKIZU ETA LUDOTEKA
Ikasturte berriari hasiera eman diogu bi irteera hauekin: Ludotekara bisita, eta Azkizuko ibilaldia.
Ludotekan gustora ibili ginen jolasak eta begiraleak ezagutzen. Eta Azkizun... primerako eguraldia izan genuen!
Ludotekan gustora ibili ginen jolasak eta begiraleak ezagutzen. Eta Azkizun... primerako eguraldia izan genuen!
2018/10/07
2018-10 -3,4,5 LH2 UITZI
Uitzira egindako irteera honen berezitasuna, lehen aldiz gaua etxetik kanpo pasatzea izan da. Eguraldi zoragarria lagun izanik, hainbat ekintza gauzatu ditugu eta izugarri gozatu dugu.
Lehen egunean, Peru-Harri museoa ezagutu dugu. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, Perurena harrijasotzaileak eta bere alaba Maitek emandako azalpenak atentzio handiz entzun ditugu, eta harria izan da protagonista:
Inaxio berak bere bizitzan jasotakoak, azken urte hauetan berak egindako eskulturak, berak margotutakoak... Aho zabalik geratu gara, batez ere, geure laguntzaz, eta gure irakasleen azken bultzadarekin, harria jaurtitzeko katapulka prest jarri eta harria bota duenean. Horrez gain, baserria barrutik ezagutu dugu eta baita aintzinako “Mantaren jolasean” aritu ere. Bertako katuak ere, gutako bati baino gehiagori, janaria lapurtu dio! Ondoren bazkaldu eta gure begirale Manex eta Itsasneren laguntzari esker , Uitzi aldera oinez abiatu gara eta mendi buelta ederra egin dugu, basoa zeharkatuz.
Uitziko barnetegian primeran pasa dugu jarduera desberdinetan ( jatorduak primerakoak izan dira, baita jolasak, pelikula, diskoteka eta tailerrak ere).
Gaua ere primeran pasa dugu lagun artean!
Esperientzia ahaztezina benetan!
LH2A-LH2B ARGAZKIAK LH2C-LH2D ARGAZKIAK
LH2C-LH2D BIDEOAK
LH2A-LH2B BIDEOAK

2018/10/02
LH2 IKASTURTE HASIERA 2018/2019
Iritsi zaigu Iraila eta , aurten ere,ederki eman diogu hasiera ikasturte berriari,
Sagarbideko eraikuntzan gainera!
Primeran gabiltza bai ikastetxe barruan eta baita kanpoko jolas-gune desberdinetan ere.
Sagarbideko eraikuntzan gainera!
Primeran gabiltza bai ikastetxe barruan eta baita kanpoko jolas-gune desberdinetan ere.
2018/06/21
2018-06-15 LH1 Sagarbide ezagutzen
Ikasturtea amaitzear dago eta gu Sagarbidera joan gara, 2.mailako gelak ezagutzera.
Kurtso berria, eraikuntza berria...
2018/06/19
2017-2018 IKASTURTE AMAIERA
2017-2018 Ikasturte amaieraren adibide gisa 2. mailako ikasle guztiok elkarlanean egin dugun lan baten bideoa duzue hau. Lau geletako haurrak nahastuta, primeran pasatu dugu txotxongilo lan hau egiten, beste lan guztietan bezala. Elkar hobeto ezagutu dugu eta datorren ikasturtetik aurrera oraindik eta hobeto ibiliko gara.
2. mailan oso ondo pasatu dugu eta eskerrik asko irakasleei hainbeste erakutsi digutelako.
2018/06/11
LH1 OLINPIAR JOKOAK 2018-06-07
Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleok Grezia eta Erromako zibilizazioak izan ditugu aztergai oraingoan. Hala, gaiaren proiektuari jarraituz, olinpiar jokoak zer diren ezagutu dugu, eta baita eskolako jolas lekuan geure olinpiadak egin ere. Sokatira, txapel jaurtiketa, lokotx bilketa edota errelebotan korrika lasterketa izan dira, buruturiko probak. Amaieran, eta benetako olinpiaden antzera, dominak jaso ditugu.
Argazkietan ikus daitekeen moduan, ederki pasatu dugu!
Argazkietan ikus daitekeen moduan, ederki pasatu dugu!
2018/06/10
LH1B LEHEN SOROSPENAK 2018-06-06
Joan den astean, gure ikaskide den Juneren izeba Ana eta osaba Asier lehen sorospenen inguruan hainbat argibide ematera etorri ziren guregana. Herizainak dira eta larrialdietako anbulantzietan bizitzak salbatzen saiatzen dira.
Saioa oso interesgarria izan zen eta bai ikasle eta baita irakasleak ere, ondo ikasi genuen zer egin larrialdi baten aurrean. Banan bana praktikan jarri genuen egin beharrekoa. Horretarako, hainbat tresna ekarri zizkiguten: benetako giza- irudia ematen zuen panpin erraldoi bat, bihotza entzuteko eta martxan jartzeko tresna desberdinak, eskularruak, xiringak...beraien eguneroko lanean erabiltzen dituztenak. Horrelako gai garrantzitsua, modu dibertigarri batean lantzeko aukera eskeini zigun bikoteak.
Ana eta Asier, mila esker!
2018/05/25
LH 2 CRISTINA ENEA
Maiatzaren 23an Donostiara joan ginen trenez. Aspaldiko partez eguraldi aparta izan genuen!
Tren geltokitik atera, Urumea ibaia zeharkatu eta Cristina Enean izan ginen. Hamaiketakoa eginez paumak ikusi eta bertako zelaietan jolasean ibili ginen. Bazkaltzera Amarako parkera jaitsi ginen. Zelako parkea!
Bere orduan, tren geltokian, zain geneuzkan ateak zabaldu eta agurtzeko bertako arduradunak. TXUU TXUU!!
2018/05/20
LH1 ORIO 2018-05-7
Maiatzari hasiera emanaz Oriora joan ginen, egun pasa, autobusez. Primeran pasa genuen bertan topatu genituen jolas parkeetan. Eguraldia ere paregabea izan genuen.
Gainera, hondartza aldera hurbildu ginenean, zeruan zer ikusiko eta...parapenteak, goitik behera, bat bestearen atzetik.
Gelditu ere egin gabe ibili ginen jolasean eta izugarri gozatu genuen!
Aupa Orio!
2018/03/24
LH1 HAMAIKETAKO OSASUNTSUA 2018/03
Lehenengo mailan Giza Gorputza gaia landu dugu eta elikagaien piramidea kontutan harturik, elikadura osasuntsua nolakoa den ezagutu dugu. Ondorioz, eta ezagupen horiek praktikan ipiniz, hamaiketako osasuntsua antolatu dugu; plangintza eginaz, lanak banatuz...
Hona hemen argazkiak eta bideoak ere!
BIDEOA LH1A
ARGAZKIAK
BIDEOA LH1B
LH1D Nagoreri esker, geu ere musikari! 2018-03-08
Martxoak 8an, Maialenen ama, Nagore, etorri zitzaigun tronboia jotzera.
Hainbat musika tresna erakutsi zizkigun, metalezko eta egurrezko haizezkoak hain zuzen ere.
Partiturak nolakoak ziren eta atrilaren bidez nola erabiltzen ziren ere azaldu zigun.
Berak tronboia eta guk beste instrumentoak erabiliz, abesti bat jo genuen.
Berari esker, musikari bihurtu ginen geu ere!
Tronboia nola jotzen den frogatzeko aukera ere izan genuen!
Hona hemen argazkiak eta bideoa.
Zein ondo pasa genuen partekatu nahi dugu zuekin.
Eskerrik asko Nagore!
LH1B ITSASO ETA BERE ARRAINA 2018-03-22
Azken hilabete honetan gure gorputza hobeto ezagutzen aritu gara
eta ,egia esan , asko ikasi dugu. Baina zeharo baliotsua izan da guretzat, Martxelen amak, Itsasok, eskaini digun saioa.Bi txandetan, arrain bat esku artean eta bisturi baten bidez, arrainaren zati guztiak ikusi ahal izan ditugu: kanpotik (burua, enborra, begiak, ahoa, zakatzak, alboko lerroa, hegalak, ,buztana, ezkatak..) eta , bisturia erabiliz, baita barrutik ere( hezurrak, muskulua, bihotza, gibela, este lodi eta meharra, uzkia...)
Aurrerantzean, arrain baten ezkata bat hartu eta bere adina jakiteko gai izango gara gainera!
Itsaso, izugarri gozatu dugu eskeini diguzun saio interesgarri horrekin!
Mila esker!
2018/03/23
LH 2.maila 2018/3/15
EHUNGINTZA, ezagutzen ez genuen baina asko gustatu zaigun ekintza!
2. mailako ikasleak gara, eta 2. hiruhileko honetan berriro mailakide berriak ezagutzeko aukera izan dugu EHUNGINTZA tailerrari esker. Kolore ezberdinetako artileak erabiliz, "telar" txikietan poltsatxoak, lepokoak, eskumuturrekoak... egin ditugu. Oso gustura aritu gara, elkar ezagutuz eta lagunduz, lan talde ezberdinetan.
2018/03/07
2018/02/26
LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1C 2018-02
Zein ondo pasa dugun antzerki saioa prestatzen eta baita antzezten ere.
Hona hemen gure emanaldiaren zenbait argazki.
2018/02/23
LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1A 2018-02
Izugarri gozatu dugu antzerki saioa prestatzen , baita emanaldietan ere eta zuekin konpartitu nahi dugu.
LEHEN GIZAKIEN ANTZERKIA LH1B 2018-02
Hona hemen azken hilabetean aurrera eramandako hainbat lanen irudiak.
Ea gustatzen zaizkizuen!
ARGAZKIAK
2018/02/20
EKAIN BERRI LH1 2018-01-31
Azken hilabete honetan, eta guk egindako Denboraren makinari esker, Lehen Gizakien garaian ibiltzeko aukera izan dugu eta orduko ohiturak , bizimodua e.a. ezagutzen jardun gara. Izugarri gozatu dugu ekintza desberdinetan: solairuko pasiloa eta ateak aurrehistoriako gizakien modura apaindu ditugu, antzerki saioa prestatu ondoren beste mailetako taldeak gonbidatu ditugu saioa ikustera eta gaiari buruz gehiago ezagutzeko eta gehiago ikasteko Ekainberrira bisita ere egin genuen.
Egun pasa, Zestoara joan ginen autobusez. Herriko parke batean nahiko jolastu ondoren,Ekain-berri kobazulora abiatu ginen oinez. Bidean Lili museoa ere ikusi genuen.
Ekain Berrira iritsi ginenean, lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen. Kobazuloaren barruan garai haietako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen, baita hartz baten hezurrak ere.
Kanpoko tailerrean berriz, geu aritu ginen marrazten eta buztinarekin jolasten eta esperimentatzen.
Horrez gain, parkean jolasean bapo ibiltzeko ere nahiko denbora izan genuen.

2018/02/18
MARINAREN BISITA LH1 2018-01-26
Duela gutxi, Marina Prost Ukraniarra izan zen gure artean. Zortzi urte zituenetik , urtero etorri izan da Zumaiar famili baten etxera, udako bi hilabete pasatzera. Hori dela eta primeran daki euskaraz hitzegiten. Zumaiar kuadrila ere badu.
Bere herrialdeko ohitura, hizkuntza eta hainbat konturen berri eman zigun. Bera hona etortzearen arrazoia ere argitu zigun.
Mila esker Marina, plazer bat izan da zu gure artean izatea.
Poka! Hurrengo arte!
2018/01/31
INDUSKETA LH1 2018/01/25
Lehen gizakiaren gaia lantzen ari garela eta, antropologa den Ane Manterola etorri da gure artera bere lanaren berri ematera.
Kontu interesgarriak entzun ditugu, eta baita ikasi ere. Horrez gain, hainbat material ekarri ditu , Indusketa aurrera eramatekoak, hain zuzen. Honi esker, teknika horretan esperimentatzeko aukera izan dugu txandaka-txandaka: arrain hezurrak, harri bitxiak, bestelako hezurrak...
Emozio handia sentitu dugu brotxari emanaz zein material azalduko ote zen pentsatuz!

Argazki gehiago ikusteko egin klik goikoan.
Ane, oso garbi azaldu diguzu guztia. Mila esker!
2018/01/02
Jolas-tailerrak LH1 Lehen hiruhilekoa
Pasa den hiruilekoan, Irene eta Beñat gure eskolan izan genituen beraien ikasketen praktikaldia betetzen. Lehen mailako gela guztietatik pasa ziren, astean bi saio, eta jolas-tailerraz gozatzeko aukera eman ziguten. Asteko saio batean jolas matematikoak lantzen genituen; bestean, berriz, hizkuntz jolasak.
Primeran pasa genuen beraiekin jolastuz eta ikasiz.
2017-12-19 Sumendia LH1
Dinosauroen gaia dela eta, sumendiei buruz hainbat informazio jaso dugu, eta horrez gain, gelan, esperimentu txiki bat aurrera eramanez, geure sumendia egin dugu.
Etxean errepikatu nahi izanez gero, primeran ikasi dugu zein material den beharrezkoa esperimentu hau egiteko. Gela guztietan landu dugun ekintza da, baina Andereño Arantzak bakarrik atera ditu argazkiak.

DENBORAREN MAKINA LH1 2017/11/27
Dagoeneko lehen gaia landu dugu, dinosauroena!
Gabonen ondoren, berriz, lehen gizakien garaira atzera eginez, haien berri jakiteko aukera izango dugu .
Hona hemen prozesu honetan ateratako hainbat argazki!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)