Biak afrikarrak dira, bata Senegalekoa eta bestea berriz Argeliarra.
Makina bat galdera egin genizkien: beraien ohiturak, elikadura, bertako eskolak nolakoak diren...
Tarte horretan bost hizkuntza desberdin erabili genituen gure gela barruan.
Euskara: geurea, egunero erabiltzen duguna.
Gaztelera: guk beraiekin komunikatzeko erabilitakoa.
Arabiarra: Samiaren ama hizkuntza, abesterakoan, zenbakiak kontatzerakoan..erabili zuena.
Pulaarra: Maimounaren ama hizkuntza, berdina egiteko erabilitakoa
Frantsesa: biak elkarren artean komunikatzeko erabiltzen dutena.
Oso atseginak dira eta gusto handiz asetu zuten gure jakinmina.Bukatzeko bakoitzak bere herriko pare bat jolas ere erakutsi zizkigun.
Elkarrekin jolastu eta nahiko barre egin ondoren agurtu genituen gure bisitariak.
Argazki gehiago ikusteko egin klik goikoan.
Samia, Maimouna, mila esker!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina