2024/06/13

LH2. OLINPIADAK

 Ostiralean, LH2 eta LH5eko ikasleek, ikas egoerari amaiera emateko, olinpiadetan hartu zuten parte. Eskolako patioan, peto ezberdinak jantzita eta bi mailetako ikasleak nahastuta, 4 kiroletako batean parte hartzeko aukera izan zuten: karroa, disko jaurtiketa, erreleboak eta zaldi lasterketa.

Prest gaude aurtengo Pariseko olinpiadetara joateko!!




2024/05/15

LH2. OLINPIADAK

2024ko olinpiadak gerturatzen ari diren honetan, LH2 eta LH5eko ikasleak honen inguruko ikas-egoera lantzen hasi dira. Olinpiaden inguruan gehiago jakiteko bi kirolari aparta gonbidatu genituen aurreko astean gurera. 

Janire Gonzalez-Etxabarri surfista eta Oier Aizpurua piraguista zumaiarrak etorri ziren beraien esperientziak kontatzera eta haurrek hainbat galdera egin zizkieten. Momentu ederra pasa genuen guztiok batera. 

Zorte on Janire olinpidada hauetan eta mila esker bioi zuen bixitagatik!






LH2. OIANGU

Maiatzaren 9an, Ordiziara joan ginen eta Oianguko parkea bisitatu genuen. Autobusak, aparkalekuan utzi eta gero 15´ egin genituen oinez parkeraino. Bertan hamaiketakoa jan eta topera ibili ginen naturarekin bat jolasean: animaliekin, tirolinan, baloiarekin eta bakoitzak sortutako abentura ezberdinekin. Primeran pasa genuen.




2024/05/07

LH1. EKAIN BERRI

 Kobazuloko misterio guztiak entzun eta ikusi ondoren, garai bateko trenbidetik Iraetaraino iritsi ginen eguna bertan pasatzeko.Ederki pasa genuen!!!




LH1. ORIO

 Eguraldiak azkenean lagundu zigun eta primerako eguna pasa genuen!!!






LH1. PLASTIKA

 Aurten ere gure familien erantzuna eta partehartzea zoragarria izaten ari da.Hemen gure ikasle Liberen amonak emandako plastikako saio bikainaren argazkiak. Mila esker bihotzez Kika.




2024/04/29

LH2. 6.MAILAKOEKIN ELKARLANEAN. HEGAZTIAK

Gaur 6.mailakoek bere gelara gonbidatu gaituzte hegaztien inguruko aurkezpen batera.

6 taldetan banatu gara eta denbora pasak egin ditugu , oka eta memori jolasean ibili gara… Ipuinak eta txorien inguruko informazioa entzun dugu eta patioan alde batetik bestera ibili gara froga ezberdinak egiten. Primeran pasa dugu eta oso ondo moldatu gara Lh6-koekin.

Mila esker!



2024/03/19

LH2.PIRATEN ETXEA

 Otsailaren 26-27 eta 28-29an Piraten etxean egon ginen. Zumaiatik irten eta 40 minutu pasa eta gero 3 piratek bidea oztopatu eta beraien etxera eraman gintuzten. Bertan maletak utzi eta gure etxebizitza berria ezagutu genuen. Ondoren , piratek dituzten ohitura batzuk erakutsi zizkiguten, dantza eta jolas ezberdinen bitartez.

Arratsaldean, Pasai San Juan-era jeitsi ginen autobuses eta bertako kale zahar eta misteriotsuetatik igaro ondoren, txalupa batean sartu gintuzten; Pasaiako portua eta bertan lan egiten zuten beste pirata batzuk ezagutzeko asmoz. Esperientzia zoragarria izan zen eta primeran pasa genuen.

Piraten etxera bueltatzean, afaldu ondoen mozorrotu eta gaubela egin genuen. 0:00 aldera lokartu ginen piratok baina baten bat, begi bat zabalik lokartu zen eta besteren bat, hor ibili zen bueltaka gaiztakeria bat pentsatzen.

Hurrengo goizean, 7.45 aldera esnatu ginen piraten musika martxosoarekin. Gosaldu eta piraten altxorra bilatzeko pistak aurkitzen hasi ginen taldeka. Eta azkenik, lortu genuen! Piratak gara!Izugarrizko esperientzia izan zen. Orain prest gaude abordatzeko!




2024/02/14

LH1.GORPUTZA

Gure gorputzaren lanketa egin ondoren, hau zaintzeko gomendioekin dekalogo bat prestatu zuten gure ikasleek.Hona hemen ambulategian eta kiroldegian uztera joan gineneko argazkiak.


LH1.ZEINU HIZKUNTZA

Gure lankide eta ama den Arantzazu etorri zaigu, lanbide gaiarekin lotuta, zeinu hizkuntza erakustera eta bide batez oparitxoak utzi dizkigu praktikatzen joateko gelan. Mila mila esker!


ARGAZKIAK

LH1.FISIO

Gorputzaren gaiaren baitan gure ikaslearen ama etorri zaigu bixitan bere lagun "Huesitosekin". Gure bizkarrezurraren sekretutxoak eta esertzerakoan jarraitu beharreko gomendioak azaldu dizkigu.ESKERRIK ASKO IDOIA!

ARGAZKIAK

LH1. DAITEKE

 Urtero bezala, aurten ere gure Daitekeko lagun jatorrak etorri dira gure geletara ikasleekin lanketak egitera.Beti bezala gauza erakargarriak ekarri dizkigute.Eskerrik asko Daiteke!

ARGAZKIAK