Dinosauroen gaian murgildurik, esperimentu bat egin dugu. Esperimentu honi esker, benetako sumendiak nola lehertzen diren ikusi dugu. Horrela, sumendi baten kraterretik laba nola ateratzen den irudikatu dugu.
Azaroaren 25,26,27 eta 28an guraso elkarteko kide batekin eskola bideak proiektua ezagutu genuen eta bidean pegatinak itsasten ibili ginen .
Orain proiektua ezagutu ondoren ea animatzen garen egunero elkarrekin eskolara joaten!!
Hiruhileko honetan LHko 1. mailako ikasleok denboran zehar bidaiatzeko gelako denboraren makina eraiki dugu. Makina honi esker historiako garai desberdinetara bidaiatzeko aukera izango dugu. Dinosauroen garaian ibili gara, beraz, makina badabil!
Udazkeneko egun haizetsua izan da aurten Askizura joateko aukeratutakoa. Hala ere, ederki pasa dugu: naturarekin harreman zuzenean ibili gara. Bidean mahastiak, behiak eta ardiak topatu ditugu eta animaliak perratzeko tresna zein beste hainbat kontu berri ezagutzeko aukera izan dugu.
Eta garrantzitsuena: Haizeak ez du eraman inor!
Lehenengo mailako ikasleok egin dugu ikasturte berri honetako lehenengo irteeratxoa. Ludotekan izan gara, eta bertan, begiraleen aholkuak entzun ondoren, jolasean ibiltzeko aukera izan dugu.
Aurrerantzean eskolaz kanpoko zenbait ordutan joan gaitezkela esan digute gainera.
Irailaren 14an ospatu genuen Zumaian Olarro eguna, baina Xuban Martijaren familiari esker, gu egun bat lehenago hasi ginen olarrua dastatzen. Bere aiton-amonek harrapatutako olarruarekin
amak brotxetak prestatu eta gelara ekarri zizkigun. Ikasle gutxik probatu zuten kutixia baina ezer ez zen alferrik galdu, irakasleok eman genion eta bukaera.
Gaur bisita interesgarria izan dugu gelan; Martxelen familiako Itxaso eta Aritz etorri dira material pila batekin eta unibertsoaren sorrera izan da aurkeztu diguten gaia. Oso dibertigarria izan da saioa,hainbat eta hainbat esperimentuz baliatu baitira guk dena ulertzeko.
Arretaz jarraitu dugu emandako informazioa eta lehen zikloan ikasitakoa gogoratzeaz gain, kontu berriak ere ezagutu ditugu.
Itsaso eta Aritz: lan izugarria hartu duzue saio interesgarria eta dibertigarria bihurtzeko.
Maiatzaren 13an Oriora joan ginen autobusez. Eguraldi ederrarekin heldu ginen herrira. Goiz partean herriko tirolina duen parkean ibili ginen. Hondartzarako bidean gindoazela hegazti ezberdinak ikusteko aukera izan genuen. Hondartza inguruan bazkaldu eta harezko parkeetan jolasean aritu ginen.
Primeran pasa genuen!
Oraingoan Donostiara joan gara trenez. Lehendabizi , eta Cristina-Enea parkera joan aurretik, bidean dagoen jolas-parke handi batean geratu gara. Bertan hamaiketakoa egin eta bapo jolastu ondoren, parkerantz abiatu gara. Iritsi orduko zarata handi bat entzun dugu zuhaitz baten goikaldean: pauma bat! Ederra festa!
Parkean zehar hainbat hegazti ikusteko aukera izan dugu, baita dortoka bat ere. Gero, hostoen bilketan aritu ondoren, zelai zabal eta eder batera abiatu gara bazkaltzera. Gaurkoan ere eguraldia zoragarria izan dugu eta egun ederra pasa ondoren, trenerantz abiatu gara Zumaiara itzultzeko.
Azken hiruhilekoaria eman diogu hasiera ederra. Eguraldi zoragarria lagun izanik, autobusez Ordizira joan gara lehendabizi. Hango parke eder batean hamaiketakoa egin eta jolasean ibili ondoren, Aramara igo gara autobusez. Frontoi estalian eta jolas parkean nahikoa jolastu dugu eta baita gozatu ere.
Gaur gure gelako Andderen ama, Eneritz, izan dugu gure artean. Fisioterapeuta da bera eta gure osasunean eragin baikorra izango duten hainbat aholku garrantzitsu eman dizkigu. Alde batetik esertzerakoan postura egokiaren garrantzia argitu digu, bestetik kumunean nola esertzea komeni zaigun ere adierazi digu. Primeran eman dizkigu argibide guztiak eta garbi geratu zaigu.
Eman diegu hasiera aurtengo tailerrei. Aurrerantzean, hauei esker,
lau geletako taldeak zeharo nahastu eta hainbat ekintza aurrera eramanaz, gozatuz eta jolastuz, guztiok elkar hobeto ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
Aurtengo baratzako lehen uzta jasotzeko aukera izan dugu oraingoan. Nekaneren laguntzaz, LHko ikasle guztien artean landatutako landareek bere fruitua eman dute. Guk seigarren mailako ikasleen laguntza ere izan dugu lan horietan jarduteko orduan. Hauek izan dira Sagarbideko ikasle guztien artean egindako lanak: Negutegian :Erremolatxa, uraza reta lore haziak erein. Uaza eta espinakak landatu. Larrosa aldaxkak sartu. Baratzean berriz: Ilarra, baba handi eta garia erein. Tipulina, marrubi, baratxuri, mizuna, mostaza eta espinakak landatu. Horrez gain hainbat lore, sendabelar, usaindunak e.a. ere landatu ditugu.
Txanda honetan bildutako barazkiak( letxugak, espinakak eta baratxuri freskoak) irakasleen artean saldu ditugu.
Seigarren mailako gure laguntzaileei eta baratzako arduraduna den Nekaneri:
Otsailaren 13an 1.maila A eta D taldekoak, eta 14an 1.maila B eta C taldekoak Zestoara abiatu ginen. Ekainberri museoa ikusi eta gero herriko plazan bazkaldu genuen. Primerako eguraldiaz gozatuz, oso pozik eskolara bueltatu ginen.