Azken hilabete honetan, eta guk egindako Denboraren makinari esker, Lehen Gizakien garaian ibiltzeko aukera izan dugu eta orduko ohiturak , bizimodua e.a. ezagutzen jardun gara. Izugarri gozatu dugu ekintza desberdinetan: solairuko pasiloa eta ateak aurrehistoriako gizakien modura apaindu ditugu, antzerki saioa prestatu ondoren beste mailetako taldeak gonbidatu ditugu saioa ikustera eta gaiari buruz gehiago ezagutzeko eta gehiago ikasteko Ekainberrira bisita ere egin genuen.
Egun pasa, Zestoara joan ginen autobusez. Herriko parke batean nahiko jolastu ondoren,Ekain-berri kobazulora abiatu ginen oinez. Bidean Lili museoa ere ikusi genuen.
Ekain Berrira iritsi ginenean, lehen gizakiak nola bizi, nola elikatu, jantzi eta sua egiten zuten ikasi genuen. Kobazuloaren barruan garai haietako marrazkiak ikusteko aukera izan genuen, baita hartz baten hezurrak ere.
Kanpoko tailerrean berriz, geu aritu ginen marrazten eta buztinarekin jolasten eta esperimentatzen.
Horrez gain, parkean jolasean bapo ibiltzeko ere nahiko denbora izan genuen.
Neka-neka eginda itzuli ginen gustora!